Donostiak koronabirusaren foku berriak ekiditzeko lau kamara termiko jarri ditu
DONOSTIA. Gaur goizean, apirilaren 7an, Donostiako alkate Eneko Goiak asteroko ohiko agerraldi birtualean hartu du parte. Bertan, Udalak atzo koronabirusaren foku berriak ekiditzeko instalatu zituen lau kamara termikoen funtzionamendua eta zeregina azaldu egin du. Lau kamara horietatik lehenengoa Udaltzaingoaren Morlanseko egoitzan jarri zuten.
Horren harian Goiak honakoa gogorarazi du: "Tresna hauei esker gorputzaren tenperatura kontrolatuko da, eta beraz, errazagoa izango da kasu berriak detektatzea egun hauetan pertsona kopuru handiagoa hartzen duten tokitan, besteak beste, Udaltzaingoaren Morlanseko egoitza, Garberako Suhiltzaileen parkea, edo etxerik gabeko pertsonentzat jarri diren baliabideetan".
Kamera hauen instalatzearekin Udalak segidako helburua du: "Konfinamendu egun hauetan sentikorrak diren guneak kontrolatzea, eta bertaratzen diren pertsonen tenperatura kontrolatuz, kutsadura berriak identifikatzea foku berriak ekiditeko".
Aparatuak egunaren edozein ordutan erabili daitezke, Udaltzaingoaren zein Suhiltzaileen agenteen zein egoitzetara joaten diren pertsonen tenperatura kontrolatzeko, baita etxerik gabeko baliabideetan lanean ari diren Gizarte Ekintzako langileen zein baliabide horietako erabiltzaileen tenperatura kontrolatzeko ere.
Ekipamenduak behin betiko instalatuta geldituko dira Udaltzaingoaren zein Suhiltzaileen egoitzetan, eta aldiz, etxerik gabeentzako jarri diren behin-behineko baliabideetan kenduko dira behin egoera amaituta, eta beste zerbitzutara bideratuko dira.
Temas
Más en Sociedad
-
Las comunidades avalan la caza del lobo frente al criterio de Transición Ecológica
-
La ola de calor provoca 22 asistencias sanitarias en Euskadi
-
Euskadi moviliza a su comunidad científica para convertir la investigación en valor social
-
El turismo extranjero impulsa un 4,6 % las entradas en hoteles vascos