Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak 173.318 izan dira 2020ko urtarrilean, aurreko urteko hilabete berean baino 11.656 sarrera gehiago, hau da, % 7,2ko igoera, Eustatek egindako datuen arabera. Lurraldeka, % 7,5 igo dira Araban, % 7,7 Bizkaian eta % 6,6 Gipuzkoan.

Bestalde, 2020ko urtarrilean Euskal AEko hotel-establezimenduetan 320.535 ostatu-gau izan dira; hau da, aurreko urteko urtarrilean baino % 4,5 gehiago, hots, 13.717 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan urte artean: Araban % 8,8 hazi dira, Bizkaian % 2,2 eta Gipuzkoan % 5,9.

Euskal AE osoan, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek % 3,3ko aldaketa positiboa izan dute 2020ko urtarrilean, aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta. Jatorria atzerrian dutenak, berriz, % 15,9 igo dira. Arabaren kasuan, sarrerek bilakaera positiboa izan dute bi jatorrietarako, % 7,9koa Estatutik etorritako pertsonen kasuan eta % 5,7koa atzerritarren kasuan. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak % 2,1 egin du gora, eta atzerrikoak, berriz, % 20,8. Gipuzkoan, Estatuko sarrerak % 2,9 igo dira; atzerriko sarrerak, berriz, % 12,9.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,85 egunekoa izan da azken urtarrilean, 2019ko urtarrilean izandako batez besteko 1,90 egunen azpitik. Araban, iazko 1,88 egunetatik aurtengo urtarrilean 1,91 egunetara igo da; Bizkaian, 1,94 egunetatik 1,84 egunetara jaitsi da; Gipuzkoan, berriz, batez besteko egonaldia mantendu egin da, zeren 2019ko urtarrilean 1,85 egun izan baitziren, eta aurtengo urtarrilean 1,84 egun.

Plazen araberako okupazio-mailari dagokionez, ehuneko 1,3 puntu igo da Euskal AE osoan, 2019ko urtarrilean % 37,1 izatetik aurtengo urtarrilean % 38,5 izatera igaro baita. Araban ehuneko 3,8 puntuko igoera izan da, % 34,8tik % 38,6ra. Bizkaian ehuneko 1,3 puntuko jaitsiera erregistratu da, 2019ko urtarrilean okupazioa % 37,8koa izatetik joan den urtarrilean % 36,5ekoa izatera. Gipuzkoan, okupazio-maila ehuneko 4,0 puntu igo da, aurreko urteko % 37,1etik azken urtarrileko % 41,1era.

Gelen okupazio-maila ehuneko 1,1 puntu igo da Euskal AE osoan, eta okupazio-maila % 48,7koa izan da. Araban ehuneko 5,3 puntu egin du gora, eta % 51etan kokatu da; Bizkaian, ehuneko 2,1 puntu jaitsi da, eta % 47tan geratu da; Gipuzkoan, berriz, ehuneko 4,0 puntu igo da, eta gelen araberako okupazio-maila % 50,1etan kokatu da.

Urtarrilean, plazen araberako hotel-okupazio handiena Donostian gertatu da (% 47,1), ondoren Arabako Errioxan (% 45,1) eta Gipuzkoa Kostan (% 41,3).

Asteko eguna kontuan hartuta, asteburuetan gertatzen da okupazio handiena Euskal AE osoan 2020ko urtarrilean, plaza okupatuen % 45,3rekin, eta gainerako egunetan erregistratutako okupazioa % 35,6koa izan da.

Azkenik, sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa (ADR) 68,5 eurokoa izan da 2020ko urtarrilean, urtebete lehenago baino % 3,5 handiagoa. Batez besteko tarifa 56,5 eurokoa izan da Araban (% 1,3 behera), 70 eurokoa Bizkaian (% 3,6 gora) eta 71,3 eurokoa Gipuzkoan (% 5,3 gehiago).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 33,3 eurokoak izan dira Euskal AEn 2020ko urtarrilean, 2019koan baino % 6 gehiago. Araban 26,2 eurokoak izan dira; Bizkaian 33,2 eurokoak; 31,2 eurokoak Gipuzkoan.