BILBO. Lasterketaren jende jariorik handiena 11:30etik 13:30era gutxi gorabehera izango da eta, hain zuzen ere, ordutegi horretan, egon daitezke hautesleku batzuetan sartu ahal izateko eragozpenik handienak. Dena den, 10:00etatik aurrera korrikalarien fluxua hasiko da eta 15:00ak arte luzatuko da.

Herritarrek beraien hauteslekura iristea bermatze aldera, kalea gurutzatzeko prestatutako pasabideak egokitu dira eremu jendetsuenetan, zehazki kilometro hauetan: lasterketaren16,5. km-an (Jose Elosegi alkatearen hiribidea, 107);17,8. km-an (Ategorrieta hiribidea, 67 eta Ategorrietako Galtzara Zaharra, 163 arteko bidegurutzea)eta 18,5. km-an (Nafarroa hiribidea, 23).

Puntu horietan desbideraketak (bypass) egingo dira errepidearen alde batetik bestera iritsi ahal izateko, bertan egongo diren boluntario eta langile gaituen laguntzarekin. (antolatutako desbideraketak mapa batean)

Udalak eta antolakuntzak igande goizean norberaren ibilgailua behar beharrezkoa bada bakarrik erabiltzea eskatzen dute. Hauteslekura iristeko autoa ezinbestean hartu behar dutenek kaleak gurutzatu ahal izateko prestatutako baypass-ak erabili ahal izango dituzte.

Udalak eta antolakuntzak aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, hauteskunde eguna eta kirol proba normaltasunez egin ahal izateko eskainitako laguntzarengatik eta egoera ulertzeagatik.

Gomendioak

Udalak eta antolakuntzak gomendatzen die lasterketa dela eta hauteslekura iristeko zailtasunak dituzten herritarrei egun horretan bozka emateko ordutegia antolatzea eta errepideak gurutzatzeko prestatuko diren pasabideak erabiltzea.

Bestalde, gogorarazi nahi dute, urriaren 31ra arte, posta bidezko botoa eskatu daitekeela.

Eragindako hauteslekuak

La Anunciata Ikastetxea. Lorete Bidea, 2

Herrera Ikastetxea. Ederrena Kalea, 21

Mendiola Ikastetxea. Serapio Mujika Pas, 16

D.B.H. Bidebieta Institutua. Serapio Mujika Pas,31

Ategorrieta Ikastetxea. Atarizar Kalea, 22

Gros Institutua. JM. Barandiaran Pas, 12

Udaletxea. Ijentea Kalea, 1

Goikoa Jauregia. Ijentea Kalea, 6

Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoa plaza