Urriko azken igandea

Urtero lez, gaur badator neguko ordu aldaketa

Gaurtik biharrerako gauean, 3:00etan 2:00ak izango dira

09.02.2020 | 20:26
Erlojuaren orratzak egokitu beharko dira gaurko gauean.

Gaurtik biharrerako gauean, 3:00etan 2:00ak izango dira

bilbo - Urriko azken igandearekin bat, urtero lez neguko ordu aldaketa dator. Hau da, gaurtik biharrerako gauean, 3:00etan 2:00ak izanen dira. Zer suposatzen du horrek? Berez, egunak goizago argitzea eta lehenago iluntzea ere, honen atzetik dagoen helburua energia aurreztea izanik. Alabaina, Efeko Raul Casadoren arabera, ez dago aldaketa horiek energia aurreztea dakartela bermatzen duen ebidentziarik edo txosten eguneraturik. Eta daudenak, ez dira nabarmentzeko modukoak: Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren datuetan ikusi den moduan, benetako aurrezkia urteko faktura energetikoan 6 eurokoa da soilik.

Espainian ordu aldaketa 1970ko hamarkadan hasi zen burutzen eguzkitan ordu asko lan egiten igaro behar zuten pertsonen ordutegiak egokitzeko eta aldez aurretik aipatutako aurreztearen kontua erdiesteko jomugarekin. Harrezkerotik, honen inguruan eztabaida zabala egon da. Gauzak horrela, aurten ere tradizioa beteko da, eta erlojuak aldatu beharko dira igandeari hasiera emateko. "Zientifikoen arabera, ordu aldaketa hau ez da martxokoa bezain kaltegarria osasunerako, espainiarrak goiztiarrak direlako, eta ez dute, oro har, egokitzeko trabarik. Egunsentia ordu bat lehenago etorrita, gorputza goizeko lehen orduetan lan egiteko baldintza hobeetan dago", azaldu du Dolores Corella Valentziako Unibertsitateko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko katedradunak.

Europar Parlamentua kontinente osoan ordutegi bakarra egotearen alde agertzen bada ere, aurtengo hau ez da izango azkena. 2021ra arte ordu aldaketa gehiago egongo ote den jakiteko itxaron beharko den horretan, zenbait ikertzaileren arabera, Espainiako biztanle gehienen-tzat aukera onena neguko ordutegia mantentzea izango litzateke, hartara Frantzia eta Alemania bezalako bazkide ekonomikoen ordutegi berbera finkatzeko. Alabaina, Ikerketa Soziologikoen Zentroa ez dator bat horrekin; izan ere, herritarren ehuneko %65 udako ordutegia nahiago dutela egiaztatu du azken honek.

Hasieran azaldu bezala, agerikoa da energia kontsumoan ezer gutxi aurreztu daitekeela ordutegi aldaketarekin, eta gainera Europar Batasuneko estatuetan hala gertatzen dela bermatzen duen aztarnarik ez dago. Era berean, Trantsizio Ekologikoko Ministeriotik azaldu dutenez, argiztapenean aurreztea gerta liteke, baina ez berokuntzan. Edonola ere, emaitza guztiak zenbait faktoreren menpe daude, hala nola, leku bakoi-tzeko meteorologia edo geografia eta erabiltzaileen kontsumo mailaren menpe. "Ordu-aldaketa kentzeko ideiak hamabi hilabeteetan ordutegi bakarra izateko eskaera bati eran-tzuten dio gehienbat", adierazi du Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomia katedradunak.