BILBO. Gazteen emantzipazioa aztertuko dute Donostian azaroaren 7an “Milaka elkarbizitza” topaketan. Jardunaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da Kutxa Kultur Plazan. Topaketan parte hartzeko hiru aukera daude: Galdetegi hau betetzen, 688737092 telefonora deitzen edota etxebizitza@egk.eus helbidera posta elektroniko bat bidaltzen.

Gazteak eta etxebizitzaren gaia ardatz izango duen solasaldia sortuko da. Gazteen emantzipatzeko zailtasunen aurrean (alokairu burbuila, diru sarrera finkorik ez, etxebizitza eredu urriak), bestelako ereduen inguruan hitz egingo da. etxebizitza-eredu berriak ezagutzeko eta aztertzeko beharragatik: alokairu soziala, pisu solidarioak, co-housing-a edo belaunaldi arteko elkarbizitza, besteak beste.

Gainera, Donostiako Udalak gazteei bideratutako etxebizitza-programa aztertuko da, eta administraziotik bidera daitezkeen programa berritzaileen eredu modura, Usurbilgo Udalaren Txirikorda proiektua azalduko dute Usurbilgo alkateak eta Hiritik At kooperatibako kideek. Horrek belaunaldi arteko elkarbizitza sustatzen du.

Ekitaldiak Hiruburu dinamika jarraituko du, hots, hiru protagonista ?18-30 urte bitarteko gazteak, kargu politikoak eta teknikoak? gai zehatz bat jorratzeko mahai baten inguruan elkartuko dituen eztabaida-dinamikan oinarrituko da.

Topaketa honen bitartez 2018an Kontadoresen antolatutako #GaztEmantzipazioa jardunaldiari jarraipena emango zaio. Iaz, gentrifikazioa eta turistifikazioak izan zuten eragina mahai gainean jarri ziren, baita hauek alokairuan eta gazteen emantzipazioan dakartzaten ondorioei irtenbidea ematearen beharra, arazoa kronifikatu aurretik.