BILBO. BIC Bizkaia Ezkerraldeak InnPowerAmsterdam-Bizkaia ekitaldia hartzen ari da. Jardunaldiak gaur, hilak 7, eta bihar izango dira, eta bertan emakume ekintzaileek DesignThinking-ari buruzko informazioa jasoko dute. Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du EmakumeEkin elkartearekin batera.

InnPower Amsterdam-Bizkaian Holandan proiektu propioak martxan dituzten hiru emakumek hartuko dute parte, euren erakundeetan metodologia hau arrakastaz ezarri dituztenak, arlo ezberdinetan: genero berdintasuna, artea, teknologia berriak edo giza baliabideak, besteak beste.Gainera, profesional hauek proiektu berritzaileen bitartez gizartean aldaketa positibo bat eragitea dute helburu.

Programa hau doakoa da eta Bizkaiko emakume enpresari eta ekintzaileei zuzenduta dago. Eskaera handia dela eta, antolatzaileek hasierako plaza kopurua handitu dute. Eta horrela, jardunaldiko lehenengo egunean 40 lagunek parte hartuko dute eta 60 bigarrenean.

Gaurko egunean Miren Lauzirika izan da dinamizatzailea. Lauzirika Artforlife-ko sortzaile eta zuzendaria da, erakundeetan sormena sustatzeko espezializatuta dagoen aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituena. Gainera, apiriletik, Lauzirika EmakumeEkin elkarteko presidentea da. Honen lantegia DesignThinking-a praktikatzera zuzendu da eta parte hartzaile bakoitzak bere negoziorako erabilgarria izango den prototipo bat sortzera.

Bihar hizlari holandarren esperientzia ezagutuko da: JannetVaessen-enVaessenWomen Inc. erakundeko zuzendaria da, Holandan genero berdintasuna bilatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea. FemkeDeckers, TheCreativeWorkfloor-en fundatzailea da; enpresa honek sormenaren bitartez garapenerako baliabide berriak sustatzen dituen taldeak eragiten ditu. Eta TamaraPinos informatika injeniaria da, desgaitasuna duten haurrek smart jostailuen erabileran egiten duten jarduera ikertzen duena.

Esperientzian oinarritutako ikasketaren bitartez InnPower Amsterdam-Bizkaiak DesignThinking metodologia erabiltzen ikasteko beharrezko baliabideak eskaintzeko asmoa du. Honen oinarria, enpatia, kolaborazioa eta sormena dira. Metodologia hau erabiliz bezeroaren beharrei erantzuteko zerbitzu eta proiektuak garatu daitezke eta berrikuntza erabiltzen du, erdigunean gizakiak kokatuz. Amsterdam gizakia erdigunean jarrita egindako berrikuntzetan erreferentziazko hiria da eta metodologia hau hamaika arlo ezberdinetan erabiltzen da.

EmakumeEkin

EmakumeEkin emakume ekintzaileen elkarte bat da, genero ikuspegia oinarri duena. Egun, 130 enpresari bazkide ditu Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban eta horien %99a euren negozioaren sortzaileak izan dira. Emakume ekintzaile hauen ahalduntzea eta sareak sortzea du helburu eta berdintasunaren alorrean eta genero perspektibatik abiatutako ekintzailetzan lan egin nahi duten erakunde eta instituzioekin aritzen da. Horretarako ekitaldiak, formazio programak eta ekintza berritzaileak antolatzen ditu, erkidegoko hiru lurraldetan batez ere.