DONOSTIA. Euskara praktikatu eta hobetu nahi duen edonork 'Mintzalaguna' proiektuan parte har dezake. Matrikulazio epea urriaren 18ra arte egonogo da zabalik eta 25 euroko prezioa dauka. Egitasmoa euskara-maila guztietako jendea batzen du, eta honen xedea euskara bidez komunikatzea eta erlazioak sortzea da.

Izen ematea zabalik urriaren 18ra arte

Mintzalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik da etaurriaren 18an amaituko da, beraz, euskara praktikatu nahi dutenek etapraktika horretan lagundu nahi duten euskaldunek izena emateko aukeradute. Izena emateko bide nagusia Bagera elkartearen www.bagera.euswebgunea izango da. Horrez gain, elkartearen egoitzan (Hernani kaleko15. zenbakian) ere egin daiteke.

Parte hartu mundu berri honetan

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi baduzu, edo euskaraz hitzegiteko gaitasuna landu nahi baduzu, hau da zure aukera.Mintzapraktika hiruzpalau laguneko taldetan elkartuta egiten da etaparte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzekogai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.

Adiskidegiroan arituko zara hizketan eta pixkanaka sumatuko duzumintzapraktikaren efektua, izan ere, esperientziak erakutsi diguhizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzendela haren erabilera. Kalean ere imajinatzen ez zenuen hamaikapertsonekin hasiko zara euskaraz hitz egiten.

Gurasolagunak: Mintzalaguna eskolan!

Ikastetxeekin “Gurasolaguna” Mintzalagunaren aldaeraeskainiko da Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzari esker.Gurasolaguna aldaeran ikastetxe bereko gurasoekin osatuko dira mintzataldeak. Bereziki, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehen ziklokogurasoei eskainitako aldaera da, izan ere, bereziki adin horretakohaurren gurasoek egiten duten ahaleginak berebiziko garrantzia dufamiliaren hizkuntza ohituretan.

Laguntzaileak

Ikasturte honetan ere euskaraz hitz egiteko gaitasuna landunahi dutenei laguntzeko prest bazaude, lagundu jauzi egiten! Nahikoada astean ordubete eskaintzea, eta ikasleek euskaren erabileranaurrera egiten lagunduko lukete animatzen den laguntzailea.

7.000 lagunetik gora Euskal Herrian

Mintzalaguna egitasmoa 1993an sortu zuen Bageraelkarteak, eta geroztik, Donostian, pertsona asko aritu da euskarazberriketan asteroko hitzorduetan Donostiako kaleetan. Eta Donostianez ezik, Euskal Herriko 120 herri eta hirietan ere zabaldu daegitasmoa, azken ikasturtean esaterako 7.000 mintzalagun aritu diraEuskal Herri osoko 22 herrietan . Horiek guztiek, une batean, jauziegin dute: etxetik taldeko girora lehendabizi eta, taldekokonplizitatean, kaleko erabilerara gero.