BILBO. Eneko Goia etaFélix Garciandía pozik agertu dira lagapen-hitzarmenarekin, etaadierazi dute uste osoa dutela proiektua datorren urtean amaitukodela “eta, horri esker, Santa Klara uhartea nazioarte mailakoerreferentzia artistiko eta kulturala bihurtuko dela”.

Hurrengo urratsak

Onartutako jabari publikoko emakida egiteko baimena onartutadagoenez, laster hasiko dira eraikina husteko lanak. Irailaren 16tikaurrera, hondartza-denboraldia amaituta, eta uhartearenerabiltzaileei eragozpenik ez sortzeko, lanak hasiko dira. Ondobidez, hiru hilabete inguru iraungo dute. Irailaren azken bi asteetanegokitzapen-lanak egingo dira, eta hustuketa urrian hasiko da. Aldihorretan, uharterako sarrera mugatuta egongo da, baina beheko alderajoatea, berriz, (kaia eta hondartza) libre izango da.

Hustuketa-fasea plan zorrotz baten arabera egingo da,uhartean ahalik eta eragin txikiena izan dezan. Horrela,obra-hondakinen eta bestelako hondakinen tratamenduak betetze-mailahandia izango du ingurumena babesteko arauei dagokienez, onartutakoplanaren arabera.

Gero, hurrengo faseak etorriko dira.Ondo bidez, datorren udazkenean hasiko dira eraikina birgaitzekolanak, Cristina Iglesias eskultorearen obrarako egokitzearren.

Eneko Goiak eskerrak eman dizkio Pasaiako Portuari, etanabarmendu du “Donostian erreferente artistiko eta kulturalberri bat izateko egin duen ahalegina eta eman dituen erraztasunak”.