BILBO. Neurriak aurrekontuan 6,5 milioi euroko eragina izango du, eta Euskadiko administrazio orokorrean, Segurtasunean, Osakidetzan, Hezkuntzan eta Justizia Administrazioan lan egiten duten 70.000 pertsona ingururengan izango du eragina.

KONTZILIAZIOA ETA ERANTZUNKIDETASUNA

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak honako hau esan du: “proposamen aitzindaria eta errespetuzkoa da gaur egun bizi ditugun gizarte- eta familia-errealitateekin”. Bi helburu nagusi ditu:

  • Langile publikoen kontziliazioari bide ematea. Funtzio Publikoko sailburuordeak azaldu duenez, “neurri horren bidez, Eusko Jaurlaritzak jauzi kualitatiboa eman nahi du emakume eta gizonen erabateko berdintasunaren arloan, eta, horrela, bi sexuen artean seme-alabak zaintzeko lanek duten banaketa desparekoak dakarren desoreka zuzentzen lagundu”. Andrés Zearretak bere egin du Emakunderen mezua, eta zera esan du: “Administrazio publikook eginkizun gidaria izan behar dugu eta, horretarako, gizonak etxeko lanaren erantzunkide ere izan daitezen sustatu”. Hori horrela, Funtzio Publikoko sailburuordeak honako hau gogorarazi du: “jakina da gizonek seme-alaben zainketan duten inplikazioa funtsezko elementua dela emakumeak ahalduntzeko, beren garapenerako eta ongizaterako; horrela, jaiotza-tasa sustatzen da eta gizonen beren ongizate emozionala bultzatzen da. Gainera, funtsezko elementua da genero-indarkeriaren prebentzioan”.
  • Familia-eredu guztiak errespetatzea; Andrés Zearretak gaineratu duenez, “horrela, baimen horiek berdin eman nahi dizkiegu bikotekide biei, sexua edo gurasotasunaren motiboa gorabehera: jaiotza, adopzioa, familia-harrera edo subrogazioa? “