BILBO. Aurtengoan, ospakizuna Euskadiko bazter guztietara eta herri-mailara zabaldu nahi izan dutela azaldu du Marian Elorzak, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak. Ispasterreko udalarekin eta herritarrekin batera antolatu duen ospakizuna oso parte-hartzailea eta herrikoia izango da. Idazkari Nagusiak azaldu duenez, eguerdieko 12etatik aurrera herriko plazan egingo diren ospakizunen artean antzerkia, musika eta dantza izango dira. Ekitaldian bertan Lehendakaria izango da.

Ispasterko alkatesak adierazi duenez, aurten Ispaster aukeratu da emigrazio-mota desberdinen isla ezin hobea baita. “Bertatik, mende bakarrean, 1.000 ispastertarrek baino gehiagok emigratu zuten 5 kontinenteetara”, esan du Garbiñe Saez de Buruagak.

Bai Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak bai Ispasterko alkatesak Lea-Artibaiko eskualdeari nahiz euskal gizarte osoari Ispasterren izango den ekitaldian parte hartzeko deia egin diete. Baita egun horretan Euskadin egon daitezkeen kanpoko euskaldunei. Era berean, kanpoan den euskal komunitateko kideei, euskal etxeek antolatuko dituzten ekitaldietan partehartzeko deia luzatu diete.