BILBO. TIME aldizkariak Chillida Leku urteko100 leku onenen artean sartu du . Beren ezaugarriengatik berezitzat jo daitezkeen lekuen 2019kozerrendan ageri den Estatuko toki bakarra da. Besteak beste, Estatu Batuetako The Shedarte zentroa eta Eskoziako V&A diseinu museoa daude zerrandan.

Editoreek, munduan banatuta dauden berriemaileek eta adituek urtero osatzen duten zerrendak ehun leku jasotzen ditu, bide berriak ireki eta industriaren joerak zuzentzen ari direnak, eta berezitzat jo daitezkeen esperientziak eskaintzen dituztenak. Chillida Leku da aurtengo zerrenda ospetsuan sartzea lortu duen Estatuko leku bakarra.

Museoak eta paberri bati ekin zion joan den apirilean, eta orduz geroztik 45.000bisitari inguru izan ditu, eta horrek areagotu egin du bisitaldi gidatuen eskaera museoaren erakarpen handietako bat?.“Halako aintzatespenek lanean jarraitzeko animatzen gaituzte?azaldu du Mireia Massaguék, Chillida Lekuko zuzendariak?, museoaren kudeaketa-eredu berria bermatzen dute; gainera, inguruarekin eta tokiko bisitariekin dugun inplikazioaren garrantzia berretsi digu. Horrek guztiak nazioarteko dimentsioa ematen dio Chillida Lekuri”.

Chillida Leku TIME aldizkariaren zerrendan agertzeak EduardoChillidaren asmoak berresten ditu. Izanere, munduo soko pertsonen topaleku gisa sortu zuen museoa.“ Aita, zuhaitzen antzera,sorterriko kulturan oso errotuta zegoen, baina besoak munduari irekita. Zerrenda horretan egoteak asmohori islatzen du?adierazi du Luis Chillida, eskultorearen seme eta familiaren bozeramaileak?; pozarren gaude museoaren eta paberriko funtzionamenduarekin, eta harrituta, halako aintzatespenak jasotzeagatik. Izanere, Chillida Lekuren etorkizuna bermatzen dute”.

Bost kontinenteetako lekuak biltzen dituen zerrenda hori aldiz kari ospetsuaren abuztuaren 22ko zenbakian ageri da, eta museoari nazioartean ospe eta ikusgaitasun handia emango dio. Chillida Lekurekin batera, besteakb este,honako toki hauek ageri dira: Estatu Batuetako The Shedarte zentroa eta Eskoziako V&A diseinu museoa.