bilbo - Zuzenean Eusko Jaurlari-tzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak ia milioi erdi kontsulta artatu ditu 2019ko lehendabiziko seihilekoan. Orotara, zerbitzuak iaz baino 13.618 kontsulta gehiago jaso ditu, %2,87 haziz. Horietatik %54,64 aurrez aurreko arretakoak izan dira, %41,8 telefono bidezko arretak 012 zenbakian, %3,14 euskadi.eus Interneteko postontziaren bidez eta %0,39 Telegrameko bat-bateko mezularitza baliatuz. Azkeneko honen erabilera oraindik eskasena bada ere, bere hazkundea nabarmendu behar da, 2018ko lehen sei hilabeteekin alderatuz, bere erabilera %34,68 hazi egin delako. Hamar kontsulta gai ohikoenak Etxebizitza, Gizarte-gaiak, Hezkuntza, Segurtasuna eta Barne Gaiak, Lana eta Enplegua, Gobernua eta Herri Administrazioa, Euskara, Ekonomia Jarduerak, Osasuna eta Kultura dira.

“Herritarrek Administrazioarekin dituzten elkarrekintzen kalitatea hobetzeko lan egiten dugu egunero”, azaldu du Javier Bikandi plataformaren zuzendariak. 2008an sortu zen horretan, Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzu integral, publiko eta doakoa da. Sortuz geroztik herritarrek Euskadiko Herri Administrazioarekin harremanetan jartzeko tresna moduan irmotu egin da. Gaur egun, zerbi-tzuan lan egiten duten 108 pertsonek, arreta hasieran aipatu diren lau bitartekoen bidez ematen dute, eta egiten duten hori hamar esparrutan banatzen da: argibide orokorrak edo partikularrak, inprimakiak, izapideak hastea, dokumentuak erregistratzea; tasak, zigorrak eta prezio publikoak; kexak eta iradokizunak kudeatzea; sailera bideratzea herritarren eskabideak, baldin eta horiek tratamendu espezializaturik eskatzen ez badute; hitzorduak ematea eta Sinadura Elektroniko Aurreratua eskuratzeko eta sinadura hori errebokatzeko egiaztapena kudeatzea. Informazio bila edo izapide bat egiteko herritar gehienek Zuzenean zerbitzura jo-tzen dute. Halaber, pertsona erabiltzaileek nahiago dute kontsultak egiterako orduan. Alabaina, izapideak burutzeko administrazioarekin geratzen dira. Azken honen kopuru handiena 2019ko lehen seihilekoan Bizkaian eman da, Bilboko bulegoetan. Guztira 137.438 kontsulta egin badira ere, joera beheranzkoa da, iazko lehen sei hilabeteetan 143.761 egin zirelako. Araban ere zuzeneko zerbitzuaren erabilerak behera egin du 835 erabiltzaile galduta 60.122tan geratuz. Gipuzkoan, ordea, igoera nabarmena izan da, iaz baino 9.149 pertsona gehiagok erabili dutelako (69.842).

Sexuari dagokionez, emakumeek gizonek baino gehiago erabili dute Zuzenean zerbitzua. Orotara, 302.265 emakumek eta 167.203 gizonek jo dute Zuzenean-era, hots, pertsona erabiltzaileen %61,85 emakumea da eta %34,21 gizona. Gainera, emakumezkoen artean Zuzenean erabiltzeko joera indartu egin da, 24.347 emakume gehiagok erabili dutelako. Gizonezkoen artean, aldiz, 13.800 erabiltzaile gutxiago egon dira.

Bitartekoen erabilera aztertuz, aurreko kasuetako joera errepika-tzen da. Aurrez aurreko zerbitzua 106.934 gizonek erabili duten heinean, 159.627 emakumek baliatu dute. 012 telefono zenbakiarekin (126.889-52.948), postontzi elektronikoarekin (8.662-6.678) eta Telegramekin (685-643) gauza bera gertatzen da.