Gasteizko udalak zoladura sendotu eta zuloak betetzeko kanpaina hasi du
Astelehen goizean lanak hasi ziren Jacinto Benavente kalean
BILBO. Gasteizko udalak zoladura sendotu eta zuloak betetzeko kanpaina hasi du. Astelehen goizean lanak hasi ziren Jacinto Benavente kalean. Aurrekontua 180.000 eurokoa da, eta abuztuko azken astean amaitzea aurreikusi da.
Andre Maria Zuriaren jaiak bukatu ondoren Gasteizko Udalak zoladura sendotu eta zuloak betetzeko udan egin ohi duen kanpainaren barruan.
Lanek 180.000 eurotik gorako inbertsioa eskatuko dute, eta abuztuko azken astean amaitzea aurreikusi da.
“Urtero bezala, jaien ostean zoladura sendotu eta zuloak betetzeko ohiko lanak egingo ditugu kaleetan. Badakigu horrelako lanek enbarazu sortzen dutela, eta horrexegatik egiten dira egun hauetan. Helburu argia dugu: Gasteiz etengabe hobetzea, beti ere gasteiztarren bizi-kalitatea onena izan dadin”, nabarmendu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotziak Amaia Barredok.
Aurten leku hauetan egingo dira lanak:
? Zadorra hiribidea
? Oto hiribidea
? Ramiro Maeztu eta Domingo Beltran de Otazu kaleak
? Gorbeia kalea
? Zumabide
? Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea (Ramiro Maeztu eta Gorbeia kaleen artean)
? Armentiabidea
? Jacinto Benavente kalea (trenbidearen azpian)
? Areatza kalea
? Done Jakue hiribidea (Herrandarren kalearen eta Bake kalearen artean)
? Adriano VI.aren kalea, 17
? Honduras eta Venezuela kaleen artean (bus geltokia)
? Osasun Iturri kalea, 5
? Jesus Guridi kalea
Más en Sociedad
-
A prisión un hombre por incendiar de forma intencionada la casa de su expareja en Sevilla
-
¿Qué es y cómo actúa un pirocúmulo? La nube de fuego clave en la propagación del incendio de Lleida
-
Salud encarga "un proceso de revisión" de los ambulatorios y centros sanitarios para aplicar medidas que combatan el calor
-
La edad mínima para pedir las ayudas a la emancipación del Gobierno vasco se rebajará a los 23 años