Síguenos en redes sociales:

Lakuak “Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Ikastaro”etako ikasleei egin die harrera

Josu Erkorekak egin zien harrera irakasle eta ikertzaileei

Lakuak “Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Ikastaro”etako ikasleei egin die harreraIrekia

BILBO. Mundu osoko 110 ikasle izango dira “Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Ikastaro”an. Josu Erkorekak egin zien harrera irakasle eta ikertzaileei . Ikastaroak lau egun iraungo du.

Besteak beste, Josu Erkorekak uda ikastaro ezagun hau koordinatzeko eta batera zuzentzeko hiru arduradunak agurtu zituen: José Luis de Castro UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen titularra, Idoia Otaegui UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko albokoa eta Juan Soroeta UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren titularra.

Josu Erkorekak nazioarteko ikastaro honek iraungo duen lau egunetan aztertuko diren gai batzuk landu zituen: segurtasun juridikoa, geopolitikaren itzulera, zibersegurtasuna, estatuen aitorpena Europar Batasunean etab. Horrela, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak herritarrek mundu-eskalan aurrez aurre dituzten erronka eta eskariak partekatu ditu. Horiek, aldi berean, neurri handiagoan ala txikiagoan, euskal gizartearenak ere badira: migrazioaren fenomenoa, klima-aldaketa, merkataritza-gatazkak edo teknologia berrien, zibersegurtasunaren eta pribatutasuna babestearen eragina.

Ekitaldian Idoia Otaegui UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko albokoak eta ikastaroen zuzendarietako batek ere hitz egin zuen.

UPV/EHU-KO UDA IKASTAROAK

“UPV/EHUko Uda Ikastaro”en esparruan antolatu dira “2019ko Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Ikastaro”ak eta, aurten, XXXVIII. edizioa da. UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen identitatearen zati bat dira; izan ere, unibertsitatea UPV/EHU bilakatu zen aldi berean sortu ziren ia. Edizio honetan, hainbat jatorritako 110 ikasle ari dira parte hartzen: Euskadi, Espainia, Dominikar Errepublika, Haiti, Mexiko, Peru, Paraguay etab.

Ikasleek egun hauetan, halaber, Eusko Legebiltzarraren egoitza bisitatzeko aukera izango dute; bertan, Bakartxo Tejeria lehendakariak egingo die harrera, eta “2019ko Francisco de Vitoria domina” Save The Children elkarteari banatzeko ekitaldian izango dira; domina Vitoria-Gasteizko Udalak emango du.