Errezeta elektronikoa nonahi erabili ahal da Estatu mailan
Estatuko edozein farmazia-bulegotan hartu daiteke medikazioa, banako osasun-txartela aurkeztuta
BILBO. Nekane Murga Osasun sailburuak errezeta elektroniko elkarreragilea autonomia-erkidego guztietara zabaltzea “oso urrats positibotzat” baloratu du; “erosotasuna ematen dio pazienteari, baina, batik bat, segurtasuna”, esan du.
Horrela, euskal e-rezeta elkarreragingarri horren bidez, 1.228.153 banaketa baino gehiago egin zaizkie euskaldunei, beste autonomia-erkidego batzuetako botiketako bulegoetan. Gaztela eta Leon izan da banaketa gehien egin duen autonomia-erkidegoa, 399.145, gero Kantabria (197.799), Valentziako Erkidegoa (152.086), Galizia (105.356) eta Errioxa (100.651).
Bestalde, euskal botikek elkarreragingarritasun sistema duten autonomia-erkidego horietako 22.378 pazienteri eman diete arreta, eta, guztira, 117.641 banaketa egin dituzte: 22.533 Araban, 60.940 Bizkaian eta 33.953 Gipuzkoan. Euskadin medikazioa hartu duten paziente guztietatik, gehienak Gaztela Leongoak izan dira (25.148), Kantabriakoak gero (15.399) eta, ondoren, Nafarroakoak (13.064).
Erkidegoen artean elkarreragingarritasun-sistema ezarri denez, Estatuko edozein farmazia-bulegotan hartu daiteke medikazioa, banako osasun-txartela aurkeztuz gero. Nekane Murga Osasun sailburuak honako hau ekarri du gogora: “e-rezeta segurtasuneko eta erosotasuneko plusa da erabiltzaileentzat”, eta disponibilidadea, errendimendua eta eraginkortasuna nabarmendu ditu.
Aipatu behar da, gainera, hura ezarri zenetik egun arte, normaltasun osoz eta gorabehera nabarmenik gabe dabilela. Hori dela eta, ia erabat ari da paperezko errezeta bazter uzten.
Más en Sociedad
-
La investigación europea del apagón apunta a una sucesión de desconexiones y aumentos de tensión como desencadenante
-
Nulo seguimiento de la segunda protesta no autorizada por la agresión en Torre Pacheco
-
La joven que acusa de violación al futbolista Álvaro Aguado contó la agresión a sus amigas un día después
-
Sanidad alerta de los riesgos del consumo sin control de vitamina D tras las intoxicaciones en Baleares