BILBO. Ekimen honekin, uztailaren 5ean arratsaldeko 19:00etan, Convent Gardeneko Kriptan, antolatzaileek nazioarteko PrideinStem- harrotasuna STEM-ean (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika)- mugimenduarekin bat egin nahi dute. Urte batzuetatik hona, mugimendu honek LGTBQI kolektiboari ikusgarritasuna eman nahi izan dio zientzian eta bertan ere aniztasuna beharrezkoa dela aldarrikatu.

Aitzol García Etxarri, Gipuzkoako Foru Aldundiko “fellows gipuzkoa” programako eta DIPCko ikerlaria, ekitaldiaren bultzatzaileetako bat, jardunaldiaren testuingurua kokatzeko sarrerako hitzaldia emateaz arduratuko da. Jarraian, Isabel López Calderón, Sevillako Unibertsitateko Genetikan Katedraduna, gizakion determinazio sexualaren biologiari buruz ariko da eskainiko duen “Azul, Rosa u otra cosa” hitzaldian.

Lopez doktorearen arabera, ezagueran egindako aurrerapenek naturako gertakari sinple eta konplexuak ulertzera eraman bagaituzte ere, apenas ulertzen dugun sexuaren determinazioari buruz, bizitzan eragin zuzena izan arren. Zerk egiten du emakumea “emakume” izatez edo itxuraz? Oinarri biologikoa al du inter- edo transexuala izateak? Hauek dira hizlariak jorratuko dituen gaietako batzuk.

Bestalde, Twitterreko #mequeer (Ni queer) mugimendua bezalako adibideek ingurune zientifikoan ? izaera lehiakor eta nabarmenki maskulinoa duen jarduera berau - aniztasunari ikusgarritasuna emateko beharra nabarmentzen dute. Azkeneko urteetan, hainbat ekimen plazaratu dira zientzialarien bestelako irudiak aurkeztuz gizon zuri heterosexualaren arrakasta irudia desmitifikatzeko ahaleginean.

CFM, CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa zentroak lehenengo Berdintasun Plana martxan jartzekotan dira. Aniztasunean arreta berezia jarri nahi dute eta, hurrengo urteetan, halako ekitaldiekin ibilbidea egiten jarraitzea espero dute; estereotipoak hausten, eta zientziarentzat etorkizunerako nahi dugun errealitate pluralari ahotsa emanez.