Chernobil elkarteak 189 haur ekarriko ditu aurten eremu kutsatutik kanpo uda pasatzera
Gipuzkoak 92 haur hartuko ditu; Bizkaiak, 66; Nafarroak 18 eta Arabak, 13
BILBO. AsociaciónCHERNOBIL elkarteko boluntario talde bat Ukrainan da jada azkenorduko tramiteak egiteko. Honez gain, Ukrainako familiekin bildukodira eta, ondoren, lehenengo urtez datozen haurrekin tailerra egingodute. Horren helburua gure ingurua nola den azaltzea da eta, hortaz,bidaiarako konfiantza ematea.
Urtero bezala, 4begirale ukrainar ere etorriko dira udan zehar haurren jarraipenaegiteko. Horrez gain, asociación CHERNOBIL elkarteak 15 aisialdijarduera antolatu ditu haur, harrera-familia eta begiraleen artekotopagune gisa. Estreinakoz, hauetako jarduera bat asociaciónCHERNOBIL elkartea eta bere Harrera-programa ezagutu nahi duenjendeari irekiko diogu. Abuztuaren 7an izango da, Donostiako CristinaEnea parkean. Bertan “Animalien aztarnen bila” deitu dugun jolasaegingo dugu, naturan barrena.
Ukrainan daudenboluntarioak edota elkarteko harrera-familiak eta haurrakelkarrizketatzeko aukera luzatzen dizuegu. Astelehenean aireporturaetortzeko asmoa baduzue, elkartearekin jar zaitezkete harremanetanordutegian aldaketarik ez dagoela baieztatzeko. Argazkiak ere bidaligeniezazkizueke.
Más en Sociedad
-
Las víctimas de Adamuz y Adif coinciden únicamente en la "profunda inversión" que necesita el sistema ferroviario
-
Los sindicatos médicos rechazan la mediación de la Plataforma de Pacientes en la huelga
-
¿Qué son los nitazenos? La nueva droga "invisible" 40 veces más potente que el fentanilo
-
Navarra registra la primera muerte en el Estado vinculada a nitazenos: un joven de 21 años