BILBO. Bestalde, sailak aktibatuta mantendu zuen alerta laranja atzo, ostirala, egun osoan, tenperatura altu iraunkorrengatik, kasu honetan ere Araba erdialderako eta hegoalderako.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, atzo tenperatura maximoek bat-batean egin zuten behera Kantauri isurialdean, eta leku askotan 10 gradu jaitsi ziren kolpean. Bestalde, Araban tenperatura altuekin jarraituko dute, bereziki Arabako Errioxan. Ostiralean, maximoak 34 ºC-ra irits zitezkeen Arabako Lautadan eta 37 ºC-ra Ebro ardatzean.

Atzoko egunean tenperaturek apur bat gora egin zuten, eta minimoak/maximoak 15/37 ºC ingurukoak izan ziren Araba erdialdean eta 18/38 ºC ingurukoak Arabako Errioxan. Nahiz eta ostiralerako eta gaurko, larunbaterako, aurreikusita dauden tenperaturak altuak diren, litekeena da arratsaldeetan ipar haizea Arabaraino iristea eta horrekin giroa apur bat freskatzea ordu batzuetan.

Igandean, hilaren 30ean, tenperaturek segur aski behera egingo dute, oraindik ere altuak izango diren arren, batez ere Ebro ardatzean, eta minimoak/maximoak 17/36 ºC ingurukoak izango dira.

Ipar haizea nagusitu ahala, asteburuan tenperaturak ez dira 25 °C-tik gora joango itsasertzean, eta 28-32 °C ingurukoak izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Araba iparraldean.

Erregistroak

Ostegunean erregistratutako tenperaturen balioak oso altuak izan ziren, nahiz eta Orozkon erregistratutakoa (44.7 °C), baliozkotzen aritu direna, okerra izan den; izan ere, egintza bandalikoren batek herri inguruan instalatuta dagoen estazio meteorologikoko sentsoreari eragin zion. Edonola ere, ekaineko tenperatura maximoen erregistro batzuk gainditu egin ziren.

Gomendatzen da pronostikoen eta abisuen eguneratzeak Euskalmet (www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez jarraitzea.

Gomendioak

Baso-suteei dagokionez:

  • Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak baso-suteen prebentziorako Foru-aldundiek igorritako arauak zehatz-mehatz betetzea gomendatzen du, baita baso-suteak sortzeko edozein jarduera ekiditea.
  • Era berean, garagar-uzta eta belar lehorraren bilketa hasiak direla kontuan hartuta, bero gehien egiten duen orduetan arreta berezia jartzea eskatzen du.
  • Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak herritarrei baso-suteei loturiko edozein informazio 112 zenbakian partekatzea eskatzen die.

Herritarrentzako gomendioak

Prebentzioko neurriak:

  • Likido asko edan, bereziki ura, deshidrataziorik gerta ez dakizun. Ez itxaron egarri izan arte edaten hasteko. Saiatu ez hartzen alkohol, kafeina edo azukre gehiegi daukaten edaririk.
  • Arin jan (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, fruta eta abar).
  • Itxi leihoak, eta jaitsi eguzkiak jotako leihoetako pertsianak; bero gutxieneko orduak baliatu etxea haizatu eta freskatzeko.
  • Erabili arropa egokia: zabala, arina eta kolore argikoa eta izerditzen uzten duena, baita oinetako erosoak eta freskoak ere.
  • Ahal baduzu, ez irten kalera bero gehien dagoen orduetan.
  • Atera behar baduzu, estali burua eta betaurreko beltzak erabili; saiatu gerizpean ibiltzen.
  • Ariketa fisikoak kanpoan egin behar badituzu, egizu bero gutxien egiten duen orduetan.
  • Ibilgailua aparkatuta eta itxita dagoela, ez geratu inoiz barruan eta ez utzi ez pertsonarik ez animaliarik, ibilgailua itzaletan badago ere.
  • Arreta handia eduki behar da jaioberriekin eta ume txikiekin, adinakoekin eta beroaren eta deshidratazioaren ondorioz areagotu daitezkeen gaixotasunak dauzkaten pertsonekin, esaterako bihotzeko gaixotasunak.