BILBO. Guztira, 8.204 pertsona erregistratu ziren ekainaren 3tik pasaden ostiralera bitartean, epea bukatu zenean. Plazak Euskadiko Administrazio Orokorreko bost lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko ziren. Eskabide kopuru handienak menpekoen kidegoa lan-poltsan izan dira.
Ostiralean bukatu zen Euskadiko Administrazio Orokorreko bost lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko izena emateko epea. Pasa den ekainaren 3tik ostiralera bitartean, guztira, 8.204 eskabide erregistratu dira bost lan-poltsa hauetan parte hartzeko aukera emango duten azterketak egiteko:
HAUTAKETA-PROZESUA
Eusko Jaurlaritzak espero du lehen probak uztaileko lehen asteburuan egin ahal izatea eta, horrela, lan-poltsak irailaren amaierarako eratuta egotea.
Hautaketa-prozesua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak - IVAPek egingo du eta xehetasun guztiak bere webgunean (www.ivap.euskadi.eus) daude argitaratuta. Interesdunek aurrez aurre informazio gehiago jaso dezakete, IVAPek Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Donostia-San Sebastianen eta Oñatin dituen bulegoetan.
Bost lan-poltsa berri horien deialdia Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisoaren ondorioz sortu da. Helburua kalitateko zerbitzu publikoaren jarraipena bermatzea da eta administrazio publikoan lanbide-karrera egin nahi duten pertsonek hurrengo enplegu-eskaintza publikoetarako behar den esperientzia eskuratuz garatu ahal izatea ere lortzen da.
Era berean, lan poltsak eratzea Eusko Jaurlaritzak plantillak gaztetzeko eta persona berriak prestatzeko abian jarritako prozesuaren zati bat da eta euskal funtzionarioen belaunaldi-txandakatzea bermatzeko bidea.