BILBO. Hoteletako bidaiari-sarrerak %8,1 gehitu dira Euskadin apirilean, Eustaten datuen arabera. Araban %2,3 gehitu dira bidaiari-sarrerak %9,5 Bizkaian eta %8,6 Gipuzkoan. Astu Santuan gelakako betetze-maila aurreko urtekoa baino handiagoa izan da.

Baloratzeko orduan, aurten Aste Santua apirilean izan dela hartu behar da gogoan eta iaz martxoan. Bi hilak batera kontuan hartuta, martxoa eta apirila, sarrerak %5,7 gehitu dira aurreko urtearen aldean.

Gaualdiak Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2019ko apirilean, 538.485, aurreko urtekoan baino 51.067, %10,5, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa eduki dute hiru lurraldeetan: Araban %5,7 hazi dira, Bizkaian %9,6, Gipuzkoan %13,1. Martxoko eta apirileko gaualdi metatuek ere emaitza positiboa dute ematen, %4,5eko hazkundearekin.

Estatuko bidaiariak %8,2 gehitu dira Euskal AEn aurreko urteko apirilaren aldean; atzerrikoak, %8,1. Araban Estatukoak %4,6 gehitu dira eta atzerritarrak %3,9 gutxitu. Bizkaian Estatukoak %8,2 gehitu dira; atzerritarrak, %11,4. Gipuzkoan Estatukoak %9,8 gehitu dira; atzerritarrak, %7,1.

Batez besteko egonaldia, apirilean, 1,95 egunekoa izan da, 2018koan 1,91 zelarik. Araban lehengo urteko 1,79 egunetik aurtengo 1,85era luzatu da; Bizkaian 2018ko apirileko datuak mantendu dira, 1,94 egun; gainerakoaz, Gipuzkoan 1,91tik 1,99ra luzatu da.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2019ko apirilean %58,5era iritsita. Araban ehuneko 3,1 puntuz gehitu da, %49,4tik %52,5era. Bizkaian ere ehuneko 3,1 puntuz gehitu da, %58,3ko betetze-mailara iritsita iragan apirilean. Gipuzkoan ehuneko 4,5 puntuz gehitu da, 2018ko apirileko %56,4tik aurtengo apirileko %60,9ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 2,3 puntuz gehitu Euskal AE osoan, %68,5era. Araban ehuneko 3,7 puntuz gehitu da, %63,5era; Bizkaian 0,3z jaitsi da, %68,5era; Gipuzkoan 4,7z gehitu da, %70,1era.

Hotel-okupaziorik handienak apirilean Donostian gertatu dira (%68,9), ondoren Bilbon (%66,7) eta Gipuzkoako kostaldean (%59,2).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2019ko apirilean okupaziorik handiena (%69,3) aste-bukaeretan izan da Euskal AEn; %54,6 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 88,1 eurotan kokatu da 2019ko apirilean Euskal AEko hoteletan, aurreko urtean baino %6,8 gehiago. 70,2 eurokoa izan da Araban batez beste, %1,5eko gehikuntza; 86,5 eurokoa Bizkaian, %9,6ko igoera; 95,7 eurokoa Gipuzkoan, %4,7ko gehikuntza.

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 60,3 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko apirilean, 2018koan baino %10,5 gehiago. Araban 44,6 eurokoa; Bizkaian, 59,3koa; Gipuzkoan, 67,1ekoa.