BILBO. Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea maiatzaren 2tik 18ra bitartean izango da. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu, Landatxo Gizarte Etxean. Lanak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan behar dira. Irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.

Kartel irabazlearen aukeraketa bi fasetan egingo da. Lehenengo fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak haututako hiru adituk osatutako hautaketa epaimahai batek lau kartel finalista aukeratuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik.

Bigarren fasean, Kultura Zerbitzuko Kultura Ekintzaren Ataleko arduradunak, Informazioaren eta Komunikazioaren Kabineteko diseinuko teknikoak, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolak, Arte eta Lanbide Eskolak eta IES Ekialdea BHI Arte Batxilergoak osaturiko epaimahaiak aukeratuko du kartel irabazlea proposatutako finalisten artean.

Ikastetxeek haien botoa emango dute prozesu parte hartzaile baten bidez, eta boto gehien jasotzen dituen kartela izango da kartel irabazlea. Berdinketa egongo balitz, Komunikazio eta Informazio Bulegokoko diseinu teknikariak kalitatezko boza emango luke.

Lehiaketa irabazten duen kartelaren egileak 1.500 euroko saria jasoko du eta kartel finalista bakoitzak 250 euro. Udalaren web orrian eta prentsa ohar baten bidez emango da aditzera zein kartel egokitu den irabazle eta zein izan diren finalistak.