Auzolandegiak programan izena emateko epea hasiko da datorren asteartean
Aurtengo programak 170 plaza eskaintzen ditu eta zortzi auzolandegi egingo dira
BILBO. Programaren arduradunen arabera, 18 eta 26 urte bitarteko Euskadiko 170 gazte inguruk Euskadiko, beste autonomia erkidego batzuetako eta atzerriko auzolandegietan parte hartu ahalko dute. Plazen trukean, beste erkidego batzuetako 100 gaztek eta atzerriko 50 gaztek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusi da.
Datorren udan Euskadiko auzolandegietan parte hartzen dutenek hainbat jardueratan parte hartuko dute, besteak beste, hezegune bat berreskuratzea Agurainen, arkeologia indusketa egitea Maeztun, Gaubean Villamordoneseko eremua egokitzea, Sopuertan bidegorri bat gaitzea, Bergarako eta Lekeitioko egoitzetan adineko pertsonak dinamizatzea, Lemoan lubakiak eta memoria berreskuratzea eta Zamudion ahultasun nutrizionaleko egoeran dauden pertsonei elikagaiak banatzea eta laguntzea.
Aguraingo, Gaubeako eta Lemoako auzolandegiak nazioarte eremukoak izango dira, eta atzerritarrak izango dituzte. Erreferentziazko hizkuntza ingelesa izango da. Gainerako auzolandegietan hainbat autonomia erkidegotako gazteek parte hartuko dute, eta erreferentziazko hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira.
Gainera, urtero bezala, plazak eskainiko dira estatuko beste autonomia erkidegoetan eta atzerrian dauden auzolandegietarako. Atzerrian, Alemania, Armenia, Estonia, Frantzia, Grezia, India, Islandia, Italia, Letonia, Maroko, Nepal, Txekiar Errepublika, Errusia, Serbia, Taiwan eta Turkian egingo dira auzolandegiak.
Más en Sociedad
-
Hallan muerto a un niño de 6 años en Jaén junto a su madre con signos de autolesión
-
Tramitados en Euskadi 5.337 expedientes de prestaciones por nacimiento y cuidado de menor en el primer trimestre
-
Las víctimas de abusos exigen a la Iglesia que sea ella quien pague la indemnización
-
Piden medidas preventivas ante el aumento del policonsumo de drogas