Ikerbasquek Research Fellows 2018 deialdian parte hartu duten 20 gazte aukeratu ditu
Zazpigarren aldiz, Euskadiko ikertzaileen kontratazioa sustatzea da helburu
BILBO. Ikerbasquek Research Fellows 2018 deialdian parte hartu duten 20 gazte aukeratu ditu. Aurtengo deialdiaren emaitzak asteazkenean azaldu ziren, zientzian "etorkizun oparoa" duten gazteak aukeratuz, aurkeztutako 132 eskaeraren artean, datozen bost urteotan Euskadin lan egiteko aukera izan dezaten.
Research Fellow programak eginkizun bikoitza du: alde batetik, atzerrian lanean diharduten ikertzaileak erakartzea eta bestetik, Euskadin lanean ari diren ikertzaileei ibilbide profesionala sendotzeko aukerak eskaintzea. Aurten, Euskadiko ikertzaileen kontratazioa bultzatu da nagusiki, aukeratutakoen %45ek Euskadi baitu jaioterri.
Ikerbasque Research Fellow deialdiaren promozio berriak ikerketa ildo ugari biltzen ditu. Aukeratutako pertsonen %45ek Zientzia Esperimentaletan lan egingo du, %25ek Medikuntza eta Bizitza Zientzietan, %15ek Giza eta Gizarte Zientzietan, eta beste horrenbestek Ingeniaritza eta Zientzia Teknikoetan.
Ikerketa proiektuak asko eta era askotakoak dira, eta horien artean Ikerbasquek honako hauek nabarmen ditu: klima aldaketa eta bioaniztasunaren kontserbazioa, hantura patologikoei aurre egiteko molekula terapeutikoen diseinua, gaixotasun neurologikoen errehabilitaziorako tresna berrien garapena, bi dimentsioko materialakedota hizkuntzen antolaketa pertsona elebidunetan.
Aukeratutako 20 ikertzaileak AEBetako, Kanadako eta Europako maila goreneko erakunde zientifikoetatik datoz, besteak beste, Kaliforniako Unibertsitatea, Londreseko Imperial College edota Kanadako ume gaixoen ospitaletik (Sick Kids Hospital), bai eta Polymat, Biomagune edo DIPC bezalako Euskadiko puntako ikerketa zentroetatik.
Ebaluazio batzordea euskal zientziaren sistematik apartekoa izan da eta 12 herrialdetako 60 ikertzailek osatu dute. Francisco Guinea (Fisika), Domingo Docampo (Matematika), Ginés Morata (Biologia), Margarita Díaz Andreu (Giza eta Gizarte zientziak), Luis Antonio Oro (Kimika) eta Manel Esteller (Medikuntza eta Bizitzaren zientziak) izan dira koordinatzaileak.
PROFILA
Aukeratutako 20 pertsonen batez besteko profila 34 urteko europarra da, doktorego ondoko zazpi urteko ikerketa esperientzia duena, eta Europa ikerketa zentroren batetik heldua. Hautatutako 20 pertsonatik 9 emakumezkoak dira.
Research Fellow berrien %60k nazionalitate espainiarra du, eta haiekin batera, bi italiar, eta frantses, errusiar, portugaldar, ingeles, argentinar eta turkiar ikertzaile bat daude.
Ikerbasqueko Research Fellow berriak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta hurrengo ikerketa zentro hauetan egingo dute lan: DIPC, Achucarro, Polymat, Biocruces, IZK biomaGUNE, BCAM, BCBL, MPC, IZK bioGUNE, BC3 eta BÇMaterials-en.
Ikerketa arloko behin-betiko lanpostuak betetzeko deialdiari dagokionez -15 urtetik gorako ikerketa esperientzia duten Research Professors deritzenak-, 2018ko deialdiak hamar lanpostu berri eskaintzen ditu. Eskaerak aurkezteko epea iraila 13arte zabalik dago.
Más en Sociedad
-
León registra cuatro nuevos incendios originados en un lapso de hora y media
-
El detenido por el asesinato de una mujer en Lloret de Mar se dejó la cartera en la escena del crimen
-
Interior detecta en VioGén más de 105.500 casos activos de víctimas de violencia de género, 54.382 con menores a cargo
-
La AEMET confirma que los dos últimos agostos han sido los más cálidos de la historia, con medias de 25ºC