DONOSTIA. EHUn Kirolaren Kudeaketako Masterra egongo da hurrengo ikasturtean Donostiako Kanpusean. EHUk Kirolaren Kudeaketako Masterra diseinatu du, Emtesport enpresaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, kirolaren kudeaketaren arloan dagoen profesional adituen beharra betetzeko. Masterra kiroleko profesional tituludunei, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Negozioen kudeaketako, Marketing, Ekonomia eta antzeko gradudunei eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudunei zuzendua dago.
Oinarri akademikoez gain, masterraren berezitasuna kirol kudeaketan lidergoa duen Emtesport euskal enpresaren parte hartzean datza. Horrela, kirol erakundeen eguneroko errealitatea kontuan izanik sortzen diren erronkei profesionaltasunez erantzutea bermatuko da, EHUk jakinarazi dueenz.
Gaur egun, kirolak, osasunak eta jarduera fisikoak garapen jarraia eta eragin zuzena dute gizartean. Kirol sektorea ekonomia eta enplegu hazkunde aurreikuspen handienetako duen alor profesionala da.
Faktore askoren eraginaren ondorioz, kirol kudeaketan espezializatutako profesional gero eta gehiago behar dira, "berebiziko garrantzia duen jakintza adarra delako kirol industriaren egungo eta etorkizuneko errealitateak eraginkortasunez kudeatzeko orduan". Bada, EHUko Kirolaren Kudeaketa berezko Masterrak eskari horri erantzun dio.
Masterreko ikasleek 12 irakasgai gainditu beharko dituzte, besteak beste, "Kirol Enpresa eta Erakundeen Zuzendaritza Ekonomiko eta Finantzarioa", "Zuzendaritza Abileziak" eta "Teknologia Berriak Kirol Kudeaketan". Gainera, osagarri bikainak diren borondatezko praktikak egiteko aukerak izango dituzte kirol sektoreko enpresetan.
Masterra datorren ikasturtean hasiko da, urriaren 5ean, eta EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean emango da, Donostian, 2019ko abendura arte. Izena emateko epea irekita dago eta ondoko estekan egin daiteke: https://www.ehu.eus/eu/web/titulospropios/izena-emateko-prozed ura