Apartamentu turistikoetako gaualdiak %59,1 igo dira aurten
eustatek, Aste Santua kontuan hartu du urte honen datuak baloratzeko
BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoko apartamentu turistikoetako gaualdiak %59,1 igo dira aurten, 22.985 izan ziren joan den martxoan guztira. Gaualdiak EAEko hiru lurraldeetan gehitu ziren urte batetik bestera: Bizkaian %23,1, Araban %66,5 eta Gipuzkoan bikoitza baino gehiago. Eustat estatistikaren euskal erakundeak asteazken honetan jakinarazi duenez, baloratzeko orduan kontuan izan behar da aurten Aste Santua martxoan izan dela, eta iaz apirilean izan zela.
Guztira, 5.742 bidaiari-sarrera erregistratu ziren joan den martxoan EAEko apartamentu turistikoetan, 2017koan baino %26,7 gehiago. Bidaiari-sarrerak ere hiru herrialdeetan gehitu ziren: Gipuzkoan %30,1, Bizkaian %4,5 eta Araban %112,8.
Halaber, bidaiarien batez besteko egonaldia 4,00 egun izan zen martxoan, iaz 3,19 egun izan zelarik. Araban, lehengo urteko 8,76 egunetik aurtengo 6,85 egunera laburtu da batez besteko egonaldia; Bizkaian 2,67 egunetik 3,15 egunera luzatu da, eta Gipuzkoan 2,15 egunetik 3,49 egunera.
Modu honetan, hotelak, landa turismoko ostatuak eta apartamentu turistikoak batera hartuta, 247.791 bidaiari-sarrera erregistratu ziren EAEn joan den martxoan, aurreko urtekoan baino %16,9 gehiago. Bizkaian izan ziren EAEko sarrera guztien %45,8, eta %13,2 gehitu ziren; Gipuzkoan erkidegoko sarreren %40,0 bildu ziren, %23,9ko gehikuntzarekin, eta Araban %14,3, %11,2 gehituz.
Azkenik, gaualdiak %27,5 gehitu ziren establezimendu hartzaile guztietan. Herrialdeka, gaualdiak %33,6 gehitu ziren Gipuzkoan, %24,4 Bizkaian, eta %21,6 Araban.
Más en Sociedad
-
Osakidetza no ampliará el personal para cuidados paliativos pediátricos las 24 horas pero le retribuirá y dará libranzas
-
Reto solidario de Gonzalo Pérez: "En teoría era una etapa sencilla. Pues nada más lejos de la realidad"
-
Suspenden un campeonato de surf en Donostia tras pedir la exclusión de atletas israelíes
-
La jueza de la dana incorpora la grabación que el jefe de la Aemet hizo de la reunión del Cecopi