Euskotrenek ezarritako ordutegi berriak astelehenean jarriko dira martxan
Lanegunetako maiztasuna luzatuko da Lasarte-Irun-Lasarte eta Lezama-Kukullaga/Etxebarri-Lezama lineatan
BILBO. Euskotrenek ordutegi berria eskainiko du hainbat tren lineatan datorren astelehenetik aurrera, urtarrilaren 8tik aurrera. Berrikuntza nagusia astegunetako sarritasuna izango da. Izan ere, Lasarte-Irun-Lasarte (E2) eta Lezama-Kukullaga/Etxebarri-Lezama (E3) lineatara 15 minutuan behin helduko dira trenak. Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, E2 Lasarte-Hendaia linean, trenen maiztasuna handituko da lanegunetan Lasarte-Irun tartean. Zerbitzua 15 minutuan behin emango da bi noranzkoetan jardunaldi osoan, 30 minutuan behin zirkulatuko duten azken trenen kasuan izan ezik. Larunbat goizetan trenek 30 minutuan behin ibiliko dira, eta arratsaldetan 15 minutuan behin.
E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama linean, astegunetan maiztasuna hobetuko da eta trenak 15 minutuan behin izango dira, jardunaldiko azken trenen kasuan izan ezik (30 minutuan behin). Larunbat, igande eta jaiegunetan 15 minutuan behin izango da zerbitzua. Aldaketa horiek bi noranzkoetan izango dute eragina.
E1 Bilbo/Matiko-Donostia/Amara lineari dagokionez, 22:44an Debatik Amarara doan zerbitzua desagertu egingo da, eta azkena 21:44koa izango da. Amaratik Debara irtengo den azken trena 20:50ekoa izango da, 21:50ekoaZumaiaraino baino ez baita helduko. Halaber, metroaren 3. linean (Kukullaga/Etxebarri-Matiko), ostiraletan eta jai bezperetan goizaldeko 02:00ak inguru arte egongo dira trenak.
Bestalde, E4 Bilbo/Atxuri-Bermeo linean desagertu egingo dira 15:59ko Gernika-Atxuri eta 15:14ko Atxuri-Bermeo tarteetako tren zuzenak. Goizeko zerbitzu zuzenek orain arte bezala jarraituko dute.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta app ofizialean.
Más en Sociedad
-
La primera piscina inteligente de Euskadi cuenta con un sistema para prevenir ahogamientos
-
Los divorcios repuntan un 8,2 % en el Estado tras dos años de caídas
-
Los delitos de odio descendieron un 13,8% en 2024 en el Estado: casi la mitad de ellos fueron por racismo o xenofobia
-
'Mi vida en caída libre' a 1.357,64 kilómetros por hora