BILBO. Gaualdiak 390.118 izan ziren azaroan, aurreko urtekoan baino 29.661 gehiago (%8,2ko hazkundea). Gaualdiak %17,6 gehitu ziren Araban, %8,2 Bizkaian eta %5,1 Gipuzkoan, Eustatek asteazken honetan emandako datuen arabera.

Espainiatik heldutako bidaiarien kopurua %7,4 gehitu zen iazko azaroaren aldean, eta beste herrialde batzuetatik etorritakoena %18,5. Araban espainiarren sarrerak %22,9 gehitu ziren, eta besteenak %33,7; Bizkaian %7,1 eta %18,8, eta Gipuzkoan %1,4 eta %15, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldia, 1,83 egun izan azaroan (2016koan 1,87). Araban, iazko 1,82 egunetik aurtengo 1,71ra laburtu da; Bizkaian 1,87tik 1,83ra, eta Gipuzkoan 1,89tik 1,88ra. Plazakako betetze maila %3,2 puntu handitu zen EAEn, iazko azaroko %42,3tik aurtengo %45,5era. Araban %7,7 puntu gehitu zen (%34,7tik %42,4ra), Bizkaian %3,4 puntu (%43,6tik %47ra) eta Gipuzkoan %1 puntu (%43,9tik %44,9ra).

Gelakako betetze maila %2,4 puntu gehitu zen EAEn azaroan, %59ra helduz. Araban %5,1 puntu gehitu zen (%55,7), Bizkaian %3,3 puntu (%63) eta Gipuzkoan %0,2 puntu (%55,4). Hotel okupaziorik handienak azaroan Bilbon (%54,8), Donostian (%51) eta Gasteizen (%47,3) izan zen, eta asteko eguna aintzat hartuta, okupaziorik handiena asteburuetan izan zen (%59,7); lanegunetan okupazioa %40,3 izan zen.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 8.459 bidaiari sarrera erregistratu ziren azaroan, aurreko urteko hil berean baino %8,5 gehiago. Araban %14,7ko gehikuntza izan zen sarreretan, eta Gipuzkoan %9,9koa; Bizkaian, aldiz, %0,3ko jaitsiera. Espainiarren sarrerak %3,6 gehitu ziren, eta beste herrialde batzuetako bisitarien 1.004 sarrera izan ziren, iaz baino %67,3 gehiago eta sarrera guztien %11,9.

EAEko landa turismoko establezimenduetan 18.554 gaualdi egin ziren azaroan, aurreko urtekoan baino %12 gehiago. Araban %42ko gehikuntza izan zen gaualdietan, Bizkaian %5,9koa eta Gipuzkoan %3,3koa.

Plazakako betetze maila %15,1, iazko azaroan baino %1,4 puntu gehiago. Araban %4,5 puntu gehitu zen plazakako betetze maila, %17,4ra helduz; Bizkaian %0,6 puntu gehitu zen (%12,6), eta Gipuzkoan %0,4 puntu (%15,5). Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen EAE osoan, duela urtebeteko 2,12 egunetik aurtengo 2,19 egunera.