Hezkuntza eta garapen iraunkorrerako helburuei buruzko jardunaldiak izango dira Bilbon
Hezkuntzan garapen iraunkorren helburuak lortzeko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dira
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila jardunaldien babesleak dira, eta Unesco Etxea Euskal Herriko Unesco Zentroa laguntzailea da.
Bernard Combes Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzarako Global Action Programme erakundearen nazioarteko koordinatzaileak hasierako hitzaldia emango du, "Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza eta Garapen Iraunkorraren Helburuak" izenburupean.
Unescoren Global Action Programme (GAP) on Education for Sustainable Development arloak "interesgarritzat" jo ditu jardunaldiak, eta gaur egun Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko lanean ari dira. Ziurtagiri horrek aitortzen ditu ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak.
Jardunaldiak hasteko ekitaldia 17:00etan hasiko da, asteartean, eta Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak, Elena Unzueta Bizkaiko Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Idoia Fernandez UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak eta Miren Onaindia UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Unesco Katedrako koordinatzaileak parte hartuko dute.
Más en Sociedad
-
La Audiencia de Burgos rechaza apartar del caso a la jueza del caso de las exmonjas de Belorado
-
El 'youtuber' Álvaro Martín, a prisión por su relación con la red del 'hacker' Alcasec
-
El Gobierno español "clarifica" que las parejas lesbianas podrán inscribir a sus hijos en los hospitales sin estar casadas
-
Sanidad exige a las comunidades garantizar el derecho al aborto: "Las que estén cumpliendo, no tienen nada que temer"