BILBO. Goizean oraindik ere hodei asko izango ditugu eta kantauri isurialdeko zenbait lekutan euri pixka bat egin dezake.
Egunaren bigarren aldera atertu eta hodeitza desagertzen joango da. Gauean ostarteak zabalak izango dira, barnealdean bereziki. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da eta arratsaldean kostaldean bolada gogorrak izango dira. Ziertzoak ere, zakar joko du Ebro Ibarrean.
Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasoan ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin,arratsaldean berriz, 4ko tarteekin. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.
Itsasgorak 08:10an eta 20:28an izango da, eta itsasbeherak 02:04ean eta 14:21an. Uraren tenperatura 22-23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.