BILBO. Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, ekainaren 10ean, goizean fronte bat iritsiko da, lainotu eta euritara joko du.

Zaparradak botako ditu tarteka eta baliteke trumoitsuak izatea. Dena den, frontea goizean pasatuko da, eta arratsaldean egoerak hobera egingo du: hodeitza saretu egingo da eta zaparradak tartekatuagoak izango dira, gainera, bereziki ekialdean botako ditu.

Haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du eta freskatu egingo du. Tenperatura altuenak 20 eta 22 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu eta gauean metro bateko ingurukoak. Itsasgorak 07.31n eta 19.48an izango dira, eta itsasbeherak 01.15ean eta 13.24an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.