BILBO. Roy King Lytham St Annes-en jaio zen (Ingalaterra, Erresuma Batua), 1954ko urriaren 24an, eta Hizkuntzalaritzan doktorea zen (Londresko Unibertsitatea).
Gramatika batzordeko kidea zen 1985etik, eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Bere idazlanen artean daude "Atalase maila" (1988), "The Basque language" (1994) eta "Colloquial Basque" (1996).