Eticoop elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Elkarte horrek lurralde garapeneko proiektuei formazioa eskaintzen die. Horretaz gain, Mondragon Unibertsitateko irakasle atxiki gisa aritu zen Enpresagintza Fakultatean. Bidarte eta Biarritzeko Industria Teknologia Aurreratuetako Eskolan ere jardun zuen.

Sare sozialetan, pertsona ugarik izan dute gogoan Larrasqueten izana eta lana. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak, adibidez, Twitter bidez adierazi zuen bere heriotza “galera handia” dela Euskal Herriarentzat: “Euskararekiko eta euskal kulturarekiko bere militantzia nekaezinak gure defendatzaile handienetakoa bihurtu dute. Mila esker, Jean Michele. Gure babes osoa bere familiari eta gertukoei”, gehitu zuen.

Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, bere aldetik, idatzi zuen: “Herri honek izan duen kultura, jakintza, zientzia eta ekin-tzailetzaren sustatzaile handienetariko bat izan zen. Goian bego”. Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari ohia den Iñaki Alegriak ere mezu bat utzi zuen sarean: “Galera handia Euskal Unibertsitatearentzat! Besarkada handi bat ingurukoei”.