BILBO. Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioak jakinarazi duenez, gorpuzki bildumarik zabalena ezagutarazi da, eta bost dira hondakin kopururik handiena eta hondakinei dagokien gizaki kopururik handiena duena: lau nerabe edo heldu eta ahur bat.

Aztarnategi honetako neardentalen gorpuzkien herenek ebakidura markak dituzte, eta gorpuzki askotan, hezur mamia ateratzeko apurtu izanaren perkusio markak aurkitu dira. Neardentalen gorpuzki hauek aztarnategi berean aurkitutako faunaren (zaldiak eta elur oreinak) hondakinekin konparatu ondoren, hiru espezieak modu bertsuan kontsumitu zirela ondorioztatu da. Aurkikuntza honek Europa iparraldeko neardentalek hildakoen inguruan zuten portaerari buruzko ikuspegia zabaltzea ahalbidetuko du.

Areago, neardental hauen bost gorpuzkitan, harria taxutzeko kolpekari biguntzat erabili izanaren zantzuak aurkitu dira. Ikerketaren arabera, neandertalek errekarriak erabili ohi zituzten harrizko tresnak zizelkatzeko, eta kasu batzuetan, hezurrez baliatzen ziren ahoak egokitzeko -honen adibide hurbila dugu Bizkaiko Dima herriko Axlor aztarnategian aurkitutako berregokitzaileak, nagusiki orein hezurrez egindakoak-.

Horrez gain, neardentalen gorpuzki hauei egindako datazioaren arabera, gizaki hauek duela 40.500 urte eta duela 45.500 urteren artean bizi izan zirela ondorioztatu da. Hondakinen kontserbazio egoerari esker, gorpuzkien DNA mitokondriala berreskuratu ahal izan da. Beste neandertal batzuen DNArekin alderatzean, Goyet-eko neandertalak genetikoki Feldhofer (Alemania), Vindija (Kroazia), eta El Sidrón (Asturias, Espainia) aztarnategietako neandertalen antzekoak zirela egiaztatu da. Ikerketan honi esker jakin da, Europan zehar bizi ziren neandertalen populazioa tamaina txikikoa zela.

HEGOALDEA

Halaber, Europako hegoaldean, Frantziako eta Iberiar Penintsulako aztarnategietan hain zuzen, neadertalen portaera kanibalalak aurkitu dira, hildakoen haragia jan eta hezurrak apurtzen zituzten elikatzeko.

Hala ere, 50º paralelotik iparraldera, oso gutxi dira nenadertalen arrastoak dituzten azternategiak, izan ere, horietako bitan baino ez da aurkitu hildakoen balizko tratamenduari buruzko informazioa.

Hartara, Feldhofer (Alemania) nahiz Spy-ko (Belgika) azternategietan aurkitutako eskeleto zatien eta dagokien testuinguruaren azterketaren arabera, pertsona horiek lurperatuta izan ziren. Horren harira, Spy II deritzon gizakiaren indusketari buruzko oharretan, eskeletoa osorik zegoela eta uzkurtuta aurkitu zela irakur daiteke.