Síguenos en redes sociales:

Londreseko metroa asaldatu duen iragarkia: "Are you beach body ready?"

Londreseko hiritar askok planto egin diote "Are you beach body ready?" lemapean Protein World enpresak metroan plazaratu duen iragarkiari. Hain zuzen ere, iragarkian ikusi daitekeen moduan, emakume ikusgarri baten argazkia agertzen da bikini hori bat jantzia duela. Publizitateari izaera ematen dion leloa berriz: Prest duzu hondartzarako gorputza?

Londreseko metroa asaldatu duen iragarkia: "Are you beach body ready?"

La Advertising Standards Authority-k (ASA), Britainia Handiko publizitatea arautzeaz arduratzen den erakundeak iragarkia kentzeko 200 kexa baino gehiago jaso ditu. Enpresa honek helarazten duen mezua iraingarria bezain arriskutsutzat jotzeaz gain, “gorputzaren gaineko irudi itxuraldatua” helarazten dutela diote. Iragarki polemiko honen aurkako kritika hauek bonba mehatxu izateraino heldu dira. Izan ere, Richard Staveley Protein World-eko marketin arduradunak baieztatu duenez, mehatxu fisiko eta bortzitzak jasotzeraino heldu dira.

Bien bitartean, sinadura bilketen Change.org plataformarekin baliatu eta Protein World -en kanpaina gaitsezten duen eskaera publiko bat abiatu da, dagoeneko 600.000 sinadura batu dituelarik. Eskaera horretan metroko iragarkiko gorputza ez duen neska orok gutxiegitasuna sentiarazi dezakela argudiatzen dute, “beti ere pilula enpresaren mesedetan”. Protein World-ekoak persona bakoitzak gorputz ezberdina dutela justifikatzen dute.

"Are you beach body ready?" iragarkiak Londreseko metroa iraultzatzen jarraitzen du eta jatorrizko mezuari buelta eman diolte jada. Kontra kanpaina honen emaitza Facebook-eko Each body is ready orrialdean ikusi dezakegu. Adin eta sexu ezberdineko Londreseko hiritarrak ateratako argazki esanguratsuak zein barregarriak ageri dira bertan.

Guzti honek hiru neska britainiarrek Victoria´s Secret kate erraldoiaren aurka abiatu zuen #IamPerfect makrokanpaina dakarkigu gogora, eta aro berri batetan hasieran gaudela iradokitzen digute. Bezeroa gainezartzen den aroa, bitartekoak baina batez ere zeresana badugulako. Hala ote?