BILBO. Euskalduna Jauregian ospatu den Música-Musika 2020 jaialdiak arrakasta handia izan du. Guztira, 28.000 ikusle pasatu dira Euskaldunaren aulkietatik ospatu diren 88 ekitaldiak ikusteko.

"Musika-Música jaialdia erreferentzia da Estatuan, eta aukera bat, bai era guztietako publikoentzat, bai profesionalentzat, musika klasikoko esperientzia bakan batez gozatzeko eta ikasteko, zeina maratoi formatuan eskaini baita, eta guztientzako moduko prezioekin. Esperientzia horrek erakusten du zer garrantzi daukaten jaialdiak berak eta orobat kulturak Bilboko bultzagile ekonomiko eta sozial moduan." adierazi dute antolatzaileek.

Hiru egun hauetan zehar, 4.000 minutu musika eskaini dira, eta, guztira, 800 artistak parte hartu dute, era bateko eta besteko nazionalitatetakoak, bai eta kontserbatorioetako 500 ikaslek ere; publikoak, hala, aukera izan du XIX. eta XX. mendeetakoFrantziako hiribururaino bidaiatzeko, eta nazioarteko ospea duten interpreteez gozatu ahal izan dute, hala nola Berlioz, Saint-Saens, Fauré, Debussy eta Poulanc, Farrenc, Arriaga, Chopin, Offenbach edo Stravinsky. Aurreko edizioetan bezala, publikoa, batik bat, bertakoa izan da, baina nabarmentzekoa da urtero-urtero Frantziatik jaialdiaz gozatzera etortzen den ikusle multzo handia ere.

JOAQUIN ACHUCARROREN ARRAKASTA

Jaialdian izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta, harekin batera, Gonzalo Olabarria Kultura sailburua eta Udalbatzako beste kide batzuk ere, eta programako ikuskizunetako zenbaitetan izan dira, hala nola jaialdiko lehen kontzertuan, zeinean BOS orkestrak, Bilboko Koralak eta Vanessa Goikoetxea sopranoak parte hartzen baitzuten, Erik Nielsen-en zuzendaritzaren pean, Poulenc-en Gloria soprano, koro eta orkestrarako, eta Stravniskyren Udaberriaren sagarapena emanez.

Era berean, atzo, igandean, Joaquín Achucarrok jaialdia amaitzeko eskainitako emanaldian izan ziren. Hau izan da lehen aldia bilbotar maisuak Musika-Música jaialdian parte hartu duena, Falla, Ravel, Chopin, Scriabin, Debussy eta Albenizen obrak joz. Bilbotar piano-jotzaileak guztiz bete zuen Euskalduna jauregiko auditorioa.

Halaber, Labéque ahizpen kontzertua ere nabarmentzekoa izan zen, Bilboko jendeak harrera ezin hobea egin baitie. Bestalde, sarrerak amaitu egin dira Vienako Kamera Orkestrarako, eta baita ere Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Rodin hirukotea, Luis Fernando Pérez, Iván Martín eta Ensemble Galdos, Iagoba Fanlo, Ainhoa Zubillaga eta Olatz Saituaren emanaldietarako. Guztira, amaitu egin dira sarrerak programako 63 kontzertuetako 27tan.

Jaialdiak eskaintzen dituen beste formatu batzuetako musika-emanaldiek ere arrakasta izan dute haietara joan den publikoaren artean. Hala, "Babar-en istorioa" musikazko ipuina, "Monsieur Croche" keinuzko eta txotxongilozko ikuskizuna, haurrentzako lantegiak eta musikari eta zinemari buruzko hitzaldiak, edota Mercedes Albainak, Asier Urkixok eta Faustino Nuñezek emandako hitzaldiak gustura hartu ditu publikoak, haietara zenbat jende bildu den ikusirik.

"Musika-Música 2020" jaialdian lehenengo aldiz bildu dira ospe handiko zenbait orkestra eta formazio, hala nola Les Musiciens du Louvre, Le Concert haize-instrumentuen boskotea, Le Concert Impromptu edo Novus.

OMENALDIA EMAKUME ARTISTEI

Atzenengo jaialdia, Emakumeen Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin bat eginez, martxoaren 8an izan da: jaialdian emakume konposatzaileen lanari agertu zaio ezagutza, hala nola Nadia eta Lili Boulanger, Emiliana Zubeldia, María Malibrán, Pauline Viardot, Cécile Chaminade eta Germaine Tailleferre eta Louise Farrenc emakume konposatzaileei, zortzi paneleko erakusketa bat baliatuz azaltzen zelarik haien bizitza eta artista-karrera egitean izandako gorabeherak.

MUSIKA-MÚSICA 2021

Bilboko Udala Musika-Musikaren hurrengo edizioan lanean ari da, jaialdia bereizten duen programa-kalitateari eusteko, musika klasikoa herritarren sektore guztietara zabalduz eta hurbilduz.