BILBO. “Musikauzo” programaren edizio berria bihar larunbatean hasiko da, Bilboko Udalak antolatuta. Ekainaren amaierara arte 54 musikako proposamen eskainiko dira Bilbon hiria erritmoz betetzeko..

Elorrietan, Txurdinagan eta San Frantziskon, goizez, programazioari hasiera ematearen arduradunak, Bilboko Txistulari Banda, Ardoa Barrura eta Molto Vivace Brazztet MV izango dira, hurrenez hurren, eta 19:30etik aurrera, Zabalan musika disko saioa programatu da, familian gozatzeko.

Udaberri honetan ere hitzordua izango dugu, adibidez, fanfarre klasikoaren soinuekin eta animazioarekin, erritmo garaikideagoak dituzten bandekin, folk musikarekin, jazzarekin, marching band ezagunekin edo euren emanaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituzten perkusio banden algarekin. Guztira 54 emanaldi, musikaz eta jaiaz kalean gozatzeko Hiriko barruti guztietan.

Musikauzoko edizio honetan Hiriko ia 40 musika taldek hartuko dute parte, ikus-entzule guztientzako errepertorio anitzarekin. Hauek dira: Txistulari Banda, Arangoitiko Batuke Bulegoa, Elektrotxaranga Orkestra, Deustuko Gaiteroak, Ardoa Barrrura, Zaratak 18 Elektrotxaranga, Brazztet MV Brass Band, Orkrestra, Deustuko Fanfarrea, Dunbots Fanfarria, Tribuk perkusioa, Akerbeltz Erromeria Taldea, Bitxo do Samba Batukada, Ilargi Beltza Taldea, Menta orkestra, Los Primos, Xaibor, River orkestra, Adiskideak, Palmeras orkestra, Matraka Elektrotxaranga, Zaztel, Sándalo orkestra, Charlot Dixie Jazz Band, Broken Brothers Brass Band, Sambalú Aye Batucada, Organizing Jazz, Abando ? Indautxu Kantari, Carzy Jazzers, Ku-Klux, Adiskideak, Dantza Alai, Bidebieta Trikitixa, Txistuman eta Marmara.