Euskal Herriko Unibertsitateak alzheimer gaixotasuna prebenitzeko lanean diharduen CITA GO-ON proiektuan hartuko du parte.

Alzheimer gaixotasuna eta oro har narriadura kognitiboa eta dementzia eragiten duten gaixotasunak egungo erronka nagusietakoa dira, aldaketa demografikoaren eta biztanleareriaren zahartzearen ondorioz. Joera aldatzea lortzen ez bada, dementziagatiko mendekotasuna duten pertsonen kopurua bikoiztu egindo da bi edo hiru hamarkadetan.

Azken urteotan CITA-alzheimerren egin den ikerketa-lanak biztanleriaren arrisku-profilei eta pertsona batek dementzia izateko duen probabilitatea handitzen edo murrizten duten faktoreei buruzko ezagutza eman du. Faktore horietako asko osasun kardiobaskularrarekin eta bizitza estilo eta ohiturekin lotuta daude, aldatu daitezkenak eta esku-har litezkenak. Izan ere, gaur egun badakigu hiru dementzia kasutatik bat prebenitu daitekela esku-hartze multimodal egoki baten bidez.

Oinarri hori hartuta, CITA Go-On ikerketa taldeak (CITA-alzheimer, Euskal Herriko Unibertsitatea, Basque Culinary Center, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Achucarro Neurozientzien Euskal Institutua, Biodonostia Institutua eta Camp Tecnológico) CITA Go-On proiektua diseinatu eta abian jarri du.

Ikerketa honen bidez frogatu nahi da domeinu anitzeko esku-hartze bat, zeinak arrisku-faktoreen kontrola eta ohitura osasungarrien sustapena ardatz dituen ariketa fisikoa, entrenamendu kognitiboa, dieta eta gastronomia, eta osasun sozio-emozionala bultzatuz, eraginkorra dela alzheimerra eta oro har narriadura kognitiboa prebenitzeko, gaur egun indarrean dauden gomendio orokorrekin eta zainketa soziosanitarioekin alderatuta.

Aldi berean, narriadura kognitiboa eragiten duten mekanismoen azterketan sakonduko da, neuroirudien eta odol-biomarkatzaileen ikerketaren bidez.

CITA Go-On proiektua bere ezaugarriengatik Espainian abian jartzen den mota honetako lehena da, eta Suediako Karolinska Institutuaren babesa eta errekonozimiendua du. CITA Go-On Europa eta mundo mailako ekimen baten barruan kokatzen da. Ekimen horrek garun osasuna sustatzeko eta dementzia-arriskua murrizteko lan egiten du, zahartze aktibo eta osasungarrian oinarritutako estrategien bidez. Horrela, CITA Go-On ikerlanak bat egiten du Estatu Batuetan, Latinoamerikan, Txinan eta Singapurren antzeko ekimenetan hasiak diren proiektuekin.

CITA Go-On programan 1000 pertsonek baino gehiagok hartuko dute parte. Hain zuzen ere, narriadura kognitiboaren prebentzioarako eta zahartze aktibo eta osasuntsuaren sustapenerako ekimen batean parte hartzeko interesa duten 60 eta 85 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzaile guztiei ebaluazio xehatua egingo zaie, haien arrisku-profila, osasun-egoera, egoera fisikoa, mentala eta kognitiboa eta ohitura dietetikoak ezagutzeko.

Proiektua 2 urteko esku-hartze programa bat da, non estimulazio kognitiboa, arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrola, nutrizio-ohituren hobetzea, jarduera fisikoa sustatzea eta adimen emozionala eta osasun psikosoziala hobetzea sustatuko diren.

Esku-hartzearen berezko ekintzak taldekako tailer presentzial eta telematikoetan, jarraipen bisitetan eta banakako jardueretan programatuta egingo dira.

Ikerketa hau eta bertan jarraituko diren prozedura guztiak Ikerketa Klinikorako Euskadiko Batzorde Etikoak onartuak izan dira.

Parte-hartzeko interesa izango lukeen pertsona orok galdetegi labur bat bete dezake web orrialde honetan sartuz.

Ikerlan honek Eusko Jaurlaritzaren eta hna Fundazioaren laguntza ekonomikoa du. Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Ikerketako Estatu Agentziak eta Next Generation EU funtsek finantziatutako I+G+B ildo estrategikoetako proiektuei emandako laguntzetako bat jaso du, Gizartearen Erronketara Bideratutako I+G+B Estatuko Programaren ildo estrategikoetan, lankidetza publiko-pribatuan, 2017-2020 Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko eta Berrikuntzako Estatuko Planaren esparruan.