BILBO. Gorefest jaialdiaren 18. edizioan, beldurrezko zinema gailenduko da. Gainera, Asiakoa izango da protagonista nagusia aurtengo edizio berri hoonetan, jaialdiko film gehinene generoa izango delarik. Terrorearekin, gorearekin, suspentsearekin eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Sarrera lau euro izango da.
Gorefest 20.30ean hasiko da, Nestor Basterretxea aretoan, eta honako 12 film labur hauek proiektatuko dira: "Hidden-Devil" (Fran Mateu), "Futuro" (Iñigo Acha), "Nerón" (Rubin Stein), "Last Memory" (Juan Luis Moreno Somé), "Bye Bye baby" (Pablo S. Pastor), "Gotas" (Sergio Morcillo), "Rewind" (Rubén Pérez Barrena), "Fe" (Juan de Dios Garduño), "Angel caído" (Fran Parra), "Marta" (Lucía Forner Segarra), "Evströnger" (Silvia Conesa) eta "Justicia justiciera III: Kungfu Karate Annihilator" (Rafa Dengrá).
Ondoren, gaueko 23.00ak aldera, luzemetrai bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ezustea mantentzeko, antolatzaileek jaialdiaren egunean bertan jakinaraziko da zein izango den pelikula eskainiko dute.
Spookypheria Productions elkarteak azaldu duenez, animaziozko aktoreek giroa prestatuko dute Bermeoko kaleetan arratsaldeko 19.00etatik aurrera, "Txina, Japon eta Koreako terrorea oinarri bezala hartuta, Bermeon giro ikaratsua sortuz". Gorefest 2018 jakinarazten duen kartelari dagokionez, Iker Bengoetxea diseinatzaile bermeotarrak egin du.