Otamendik aurkeztuko duen 'Airean' magazina
Honako tertulia-magazina Astelehenetik ostiralera emango da, 15:45etik 17:30era bitartean, etb 1n
bilbo. Airean Jaime Otamendik zuzendu eta aukeztutako gaurkotasun saioa estreinatuko du ETB1ek datorren astelehenean, irailaren 23an. Aurtengo denboraldian barne-produkzioaren aldeko apustu garrantzitsua egin du euskarazko kateak, batez ere astegunetako arratsaldeak betetzeko asmoz; preseski, Airean saioa astelehenetik ostiralera emango da, 15:45etik 17:30era bitartean. Programak egunak utzitako berriak eta azken ordukoak landuko dituen tertulia-magazina itxura izango du. "Gizarte-izaera izango du", adierazi zuen atzo saioari buruz Otamendik, Pello Sarasola ETBko zuzenariarekin batera Miramoneko estudioetan eskaini zuten aurkezpenean. Aurkezlearen esanetan, saioaren gidaritza hartu izanak "erronka interesgarri eta erakargarria" suposa-tzen du beretzat.
Lauzpabost tertuliakideren babesarekin, egunean zehar albiste izandakoak aztertzeko eginbeharra izango du Jaime Otamendik. Solaskideez gain, Ilaski Serrano eta Usoa Arbelaitz kazetariak laguntzaile gisa arituko dira platoan. Ikusleak Serrano zeregin berri batean ikusteko aukera izango du; izan ere, erreportariaren larruan jarriko da aurkezle ezaguna, eta, bete esanetan, "eguneko albiste garrantzitsuenaren" jarraipena egingo du; albistea kaletik platora ekarriz. Arbelaitzek -Euskadi Irratian lan egin duen kazetariak-, berriz, "albiste berezien" berri emango du platoan, eta, horretaz gain, saioak egunero izango dituen atal desberdinen ardura izango du.
Bestetik, egunero aditu bat izango da platoan, oso gai desberdinez hitz egiteko: Paula Garaialdek modaz eta tendentziez hitz egingo du; Nicolas Cuencak ekonomiaren gorabeheren berri emango du; Kike Amonarrizek euskararen bitxikeri eta albisteak landuko ditu; Iñigo Vicens saioko personal-trainerra izango da, eta Ainara Atorrasagastik eta Lander Ugartek diseinu munduaren azken joeren berri emango dute. Mikel Pagadik ere bere tartea izango du astero Airean programan eta bere bitxikerien inguruan mintzatuko da.
Astean behin, gainera, Jaime Otamendik pertsonaia ezagun eta interesgarri bat elkarrizketatuko du. Horrez gain, Orio ekoiztetxeak eta Euskal Telebistak sortutako saioa munduan zehar bizi diren euskaldunekin ere harremanetan jarriko da, eta gertutik jarraituko du euskal sortzaile, ekintzaile eta ikertzaileen lana. Airean saioa bizitzaren eskaparatea izatea nahi dute.
Más en Televisión
-
Mariló Montero defiende la tauromaquia en su tenso cara a cara con David Broncano: "La tauromaquia es arte, no maltrato"
-
El tenso choque entre Mariló Montero y David Broncano: “Todos los presentadores de La 1 son de izquierdas”
-
Mar Flores denuncia haber sufrido tratos machistas en El Hormiguero: “El juez me dijo que asumiera las consecuencias de salir en minifalda”
-
'La Revuelta' sorprende en su regreso: así han sido las audiencias contra 'El Hormiguero'