Atxilotu bat Barakaldon emakume bati lepoko katea lapurtzeagatik
BARAKALDO. Joan den asteazkenean, Barakaldoko Udaltzaingoak C.R.T.P. inizialak dituen gizon bat atxilotu zuen herriko erdiguneko kale batean emakume bati lepoko katetik tinka eginez lapurtzea leporatuta. Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloak aditzera eman duenez, indarkeriaz edota beldurraraziz lapurtzeko delitua egotzi diote.
Herritarren Segurtasun Arloak adierazi duenez, udaltzainek hiri erdiko saltoki batean aurkitu zuten lapurra, gordeta.
Goizeko 10:00ak aldera gertatu zen, emakumea erosketak egitera zihoala. Atxilotua atzetik etorri eta katetik tinka egin ziola gogor kontatu du biktimak. Azkenean katea apurtu egin zen, eta sekulako mina eman zion lepoan. Segituan egin zuen ihes gizonezkoak.
Baina, bertan zeuden lekukoek Tokiko Poliziari deitu, eta handik minutu gutxira agertu zen gertakarien lekura; hantxe izan zuten lapurraren ezaugarri fisikoen berri, eta bertan artatu zuten emakumezkoa.
Herritarren laguntzari esker, segituan atzeman zuten agenteek lapurra. Handik hurbil dagoen saltoki batean aurkitu zuten, han ahalegindu baitzen polizia ikustean gordetzen, saltokiko salgaiak erabiliz.
Edonola ere, ez zuen lortu dendatik ihes egitea, eta atxilotutakoan, biktimak berak eta lapurretaren lekukoek identifikatu egin zuten. BGGGainera, zapatiletako batetik atera zuen atxilotuak lapurtutako katea, eta horrenbestez, argi dago bera izan zela delitu egilea. Lepoko mina eta sentsazio zapaltzailea eta torax erdiko mina zuela eta, emakumea artatu behar izan zuten.
Temas
Más en Sucesos
-
Investigan el hallazgo del cadáver de una mujer con una bolsa en la cabeza en la costa de Tenerife
-
Un octogenario mata a su hijo de 55 años con una escopeta de caza en Labiano
-
Detenido tras robar un coche, conducir en dirección contraria y estar a punto de arrollar a un ertzaina en Berriz
-
Herida grave una niña de 7 años tras ser mordida en la cara por un perro de la raza beagle