BILBO. Bilboko Udaltzaingoak 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteazkenean Errekalde auzoko gozoki denda batean, drogen trafikoaren aurkako operazio batean. Zenbait mugimendu susmagarrik gune hartan zegoen Bilboko Udaltzaingoaren Herritarren Segurtasuneko patruila baten arreta deitu zuten eta abisua eman zion Drogaren aurkako Ikuskaritzari. Hark berehala jarri zuen abian dispositiboa.
Horrela, bada, eta lokala egun batzuetan zaindu eta droga salmenta batzuk eragotzi ondoren, azkenean asteazken eguerdian operazioa egin zuten eta denda erregistratu eta zigilatu zuten. Aldi berean, dendako arduraduna atxilotu zuten, droga trafikoaz salatuta eta ostegun honetan utzi dute epailearen esku.
Lonjan egindako erregistroan, udaltzainek 200 gramo haxix (bolatxoetan eta tabletetan), estupefazienteen salmentako 500 euro inguru eskudirutan eta droga pisatzeko eta saltzeko zenbait tresna aurkitu dituzte, gailu elektroniko batzuekin batera. Denda zigilatuta dago orain, epailearen erabakiaren zain.