BILBAO. Abuztuaren 28an, emakume batek salaketa jarri zuen Bilboko ertzain-etxean. Emakumearen azalpenaren arabera, egun horretan bertan, goizaldean, ezagun batekin egin zuen topo Plaza Zirkularrean eta zor zion dirua eskatu zion. Jarraian, eztabaidan hasi ziren eta gizona poltsa kentzen saiatu zitzaion.
Halako batean, poltsa lurrera erori zen eta barruan zegoen telefono mugikorraren pantaila hautsi egin zen. Gizonak ezin izan zion poltsa kendu. Ondoren, salatzailea Deustuko anbulatorioan artatu behar izan zuten, atzamar batean zauri arin bat zuelako.
Atzo, arratsaldeko lehen orduan, susmagarria Bilboko bere etxean aurkitu eta atxilotu zuten indarrez lapurreta egiten saiatzea egotzita.
Atxilotua, 34 urtekoa eta polizia-aurrekariak dituena, epailearen esku utzi dute gaur goizean.