Garai berria
UDAN sartu gara jada. Egunak luze direlarik, eguraldiak laguntzen duen bitartean, urteko sasoirik gozoenean.
San Juan bezperan izan zen; suak ikusten geundela, aldamenean frantses batzuk paratu zitzaizkigun. Suaren, suaren inguruko dantzen eta jaiaren zergatiaz galdetu ziguten. Eta azalpenak eman ondoren, "hemen ohitura oso zaharrak eta magikoak dituzue eta hori da turistoi gehien gustatzen zaiguna" esanez agurtu gintuzten.
Harritu egin ninduen "magia" hi-tzak, suaren inguruko espiritualitate guztiak magiatik asko daukan arren.
Aurki irakurria natzaio Pau Herrerari, BPMO taldeko zuzendari nagusiari, hiri edo herrialde baten marka bertako jendeak egiten eta saltzen duela. Herriaren izaerak egiten duela, hau da, bertako pertsonek eta lekuko balioek zehazten dutela; bertako kulturak, historiak eta izaerak; ahalegina edo lana egiteko ateratzen den kemenak; aurrera egiteko edo zailtasunak gaindi-tzeko erakusten den gaitasun eta arteziak, herriaren irekierak edo kosmopolitismoak? Herrialde edota hiri baten marka "sortu" daitekeela esaten zuen, hau da, modu teoriko eta artistiko batean "asmatu" daitekeela. Baina sakonean, eta gaur egunean ezagutzen ditugun hiri edo herri markarik onenak, baliotsuenak, indartsuenak, ezagunenak eta benetakoenak, ukiezina den balioetan oinarritzen direnak direla. Eta ukiezin hori, herri eta hiri batzuek badutela eta besteek ez. Hau da, ez dagoenaren gainean "sortu" daitekeela baina ez dela autentikoa izango eta benetakoa izateko "eduki" egin behar dela, "izan" egin behar dela. Beste era batera esanda, "daukagunaren" kon-tzientzia harroz bizi behar dugula.
Frantses hark, guk "badaukagula" erakutsi zidan.
Han erre zitzaizkidan, bada, urte osoko errebindikazioak sutan. Suak garbitu zituen inguruak eta udari sarrera eman. Urte guztian pentsatutako guztia egiten hasteko garaia zela iragarriz bezala.
Más en Qué mundo
-
Se harta de los ladridos del perro del vecino y le deja esta terrorífica sorpresa en su puerta
-
Hace un hoyo en la playa, se mete dentro y necesita tres horas para ser rescatado
-
Condenan al presidente de una comunidad tras morder en la cara a un vecino por unas filtraciones de agua
-
Así ha aprendido a maullar esta gaviota para intentar que le den de comer