Síguenos en redes sociales:

Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Txapelketak elite mailako igerilaririk onenak bilduko ditu ostiralean

Antolatzaileek aurkezpenean iragarri zutenez, Jessica Val Europako txapeldun berria Ordizian izango da

Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Txapelketak elite mailako igerilaririk onenak bilduko ditu ostiraleanOrdizia igeriketa

DONOSTIA. Antolatzaileek aurkezpenean iragarri zutenez, Jessica Val Europako txapeldun berria Ordizian izango da, eta kataluniarrarekin batera izango dira, esaterako, Tjasa Vozel esloveniarra, Francesca Fangio, Veronica Neri eta Sara Morotti italiarrak, Lidon Muñoz valentziarra eta Duane da Rocha malagarra.

Gizonezkoetan, berriz, Konrad Zcerniak poloniarra, Mislav Sever kroaziarra, Caba Siladji serbiarra, Florian Coiffard frantsesa, Martin Melconian uruguaiarra, Claudio Fossi italiarra eta Mario Navea izango dira Ordizian egongo direnetako batzuk.

Euskal Herriko selekzioko eta Madrilgo Federazioko igerilariak eta CN Sant Andreu, Gredos zein txapelketara itzuliko diren CN Barcelona eta Santa Ol

aya taldeetako igerilarien erakusketez gozatzeko aukera egongo da Majoriko lehian. Igeriketa egokituak bere tokia izango du aurten ere txapelketan. Atal honetan parte hartuko dutenen artean dago Richard Oribe donostiarra, eta berarekin batera ariko dira jokatu berri den Munduko Txapelketan hainbat domina irabazi dituzten Nahia Zudaire eta Iker Aizpuru, esaterako.

Lau modalitatetan lehiatuko dira parte hartzaileak, 50 eta 100 metrokoan eta 100 eta 200 metroko distantzian estiloetan: tximeletan, bizkar eta bular estiloan, eta estilo librean. Atal bakoitzean gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira. Txapelketa 10:00etan hasiko da eta finalak 18:30ean hasiko dira. ETBk zuzenean emango du.

SARIAK

Aurten ere, eta urtero bezala, bakarkako gizonezko zein emakumezko sailkapen bat egongo da, FINA taula erabiliz lortutako puntuazioaren araberakoa. Sailkapen orokorrean finaletako emaitzak bakarrik hartuko dira kontuan. Lehen hiru sailkatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren garaikurra jasoko dute. Horrez gain, lehen sailkatuak 1.500 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.000 eurokoa eta hirugarrenak 500 eurokoa. Euskal Herriko igerilarien artean puntuaziorik altuena lortzen duen igerilariak 300 euroko saria jasoko du.

Txapelketan parte hartuko duten igerilariak Ordizian daude jada, hainbat taldek neguko prestaketa teknikoa egiteko aprobetxatu baitute. Talde batzuk egunak daramatzate eskualdean, Ordiziako Majori eta Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegietan entrenamenduak egiten.

Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena da Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Txapelketa, eta Espainiar Estatuko garrantzitsuenetakoa. 1983tik jokatzen da, eta dagoeneko 5.000tik gora igerilari izan dira parte hartu dutenak, horietako asko olinpikoak izatera ere iritsi direnak.