Irati Gallastegi Molero (Elorrio, Bizkaia, 2008) Izanen Gazte Aldizkariko kideetako bat da, Urruzuno literatur Lehiaketako saridunen egonaldian sortutako proiektua. Jada bi ale kaleratu dituzte. Hasieran ez zegoen ezer lehenengoa eta Poxpolo bat piztean bigarrena) eta hirugarrenean ari dira orain lanean: Kresala izango da hurrengo gaia eta ekainaren 1ean ikusiko du argia.

Irati Gallastegi Moleroren kultur gomendioak


Abesti bat: Mila oroitzapen (Sembrando Kaos).


Musika talde bat: Rotten XIII.


Liburu bat: Juan Luis Zabalaren Galdu Arte. 


Antzezlan bat: Azken Oturuntza, bertsolaritza, literatura eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna.


Film bat: Bizkarsoro, euskaldunon historiaren zati ahaztu bat kontatzen duelako.


Kultur espazio bat: Gaztetxeak, kultura modu autogestionatu eta alternatiboan lantzen dutelako eta oso giro familiarra egoten delako.