ZER helburu betetzen du arkitekturak gure gizartean? Zer eman behar digu arkitekturak edo eraikin batek? Zergatik arkitektura? Behin honakoa irakurri nion arkitekto bati: “Arkitektura gure egunerokotasunaren eszenatokiak diseinatzea ahalbide-tzen digun tresna delako maitatzen dut; espazio goxoak, ederrak eta funtzionaltasunez beteak sortzea, moda iragankorrez haratago doazenak, eta aldi berean, eraginkortasun energetikoaren aldeko estrategiak eta konfort maila altua eskeintzen dituztenak”. Liluratu egin ninduen Amaiaren definizioak.

Hitz eta helburu hauek espazioan formalizatzeko gaitasuna dutela erakusten dute Amaia Aranaren proiektuek. Bide horretan mimoz eginiko proiektuak gauzatu ditu, eskala kontrolatu batean, estetika neutro batekin eta espazio abegikorrak eraikiz. Estetika horretan egurrak berebiziko zentralitatea izan du espazioen konfigurazioan eta egun, beste urrats kualitatibo bat eman du bere ibilbidean BAT etxearekin. 

Bere azken eraikina benetan da esanguratsua eta azpimarratzekoa. Zubietan (Gipuzkoa) kokatzen den familiabakarreko etxebizitza Iñaki del Prim arkitektoarekin elkarlanean gauzatu du eta mugarri izango da bere ibilbidean. Espainiako Arkitektura Sarietarako hautagaia da eta AMAD (egurrezko arkitektura) sarıetan ere hautatua izan zen. Amaia Arana arkitektura sarıetan izendatua izatea ez da kasualitatea. Izan ere, Peña Gantxegi Sarietan finalista izan zen. Sarietan izendatua izatea txalotzekoa izan arren, proiektu honen emaitzak eta bezeroak etxearen eguneroko funtzionamenduarekin gustura egoteak poztasun handiagoa eman diolakoan nago. 

BAT etxea egurrez eraikitako etxebizitza pasibo bat da.

BAT etxea egurrez eraikitako etxebizitza pasibo bat da. JESUS GRANADA

BAT etxea egurrez eraikitako etxebizitza pasibo bat da. Passivhaus bat berokuntzarako eta hozketarako oso energia gutxi kontsumitzen duen etxea da. Hala ere, arkitektoen hi-tzetan hori baino askoz gehiago da; diskurtso arkitektoniko, sozial eta ekologiko baten isla izateko asmo argi baten ondorioa da. Eta bide horretan, arkitektura jasanagarriago baterantz egindako aldarria da.

Hasiera-hasieratik garbi zuten jasangarria izan behar zela. Gainera, egurra oinarri bezala duten material naturalak erabiltzeko apustuaz aparte, diseinu zein exekuzio faseetan, Alemaniako Passivhaus Institutuaren eraikuntza estandararen irizpideak jarraitu dituzte. Froga guztiak marka onekin gainditu ostean, Passivhaus Classic ziurtagiria lortu dute. Horretarako, ezinbesteko baldintza hauek bete behar izan dituzte: termikoki oso ondo isolatuta egotea, prestazio handiko leiho eta ateak erabiltzea, zubi termikorik ez eduki-tzea, aireztapen mekanikoa eduki-tzea beroa berreskuratzearekin, eta, azkenik, airearen gelditasuna bermatzea. 

Modu horretan, askotarikoak dira proiektuak lortzen dituen onurak. Alde batetik, energia eskaera oso-oso baxua du eraikinak. Hau bero-tzeko energia gutxi erabiltzen da eta bero galerak txikiak dira. Bestetik, bertan bizi direnentzat bizi-baldin-tza paregabeak eskaintzen ditu. Besteak beste, konfort sentsazioa, aire kalitate ezinhobea eta giro osasun-tsua bermatzen ditu. Eta ingurugiroa errespetzen da, bai obra garaian bai ondoren. 

Bestalde, hau dena diseinu eder eta garbi batekin gauzatu da. Zeharka konektatuta dauden hiru bolumen sendoek osatzen dute. Konekzio elementu garden hauek barne-kanpo erlazioa bermatzen dute, eta aberastasuna ematen diote etxeari. Egurra aktore nagusia izan arren, etxearen oinarria hormigoiarekin eraikitzen da. Horrela, gainaldean sostenga-tzen duen bolumen arin eta delikatuaren oinarri bihurtzen da. Bertan garajea, trastelekua eta antzeko erabilerak dituen espazio gogorrak kokatzen dira, eta goikaldean eguneroko jarduerak burutzeko espazio goxoak kokatzen dira. 

Egitura zein itxitura funtzioa duten egur kontralaminatuzko hormek, etxearen izaera arkitektonikoa definitzen dute. Pareta hauen bidez barnekaldean zutaberik gabeko espazio ireki eta oso txukunak lortzen dira. Leihate handien konfigurazioak konposizio aberasgarriak eta espazio konkretuetan altuera bikoitza planteatuta, gela argitsuak lortzen dira. Hori dela eta, eguzki-izpien energia aprobetxatzeaz gain, argi natural ezinhobea lortzen da barnekaldean. Dena borobiltzeko, egurra agerian uzten da etxe osoan zehar, txuri koloredun beste akabera batzuekin konbinatuz, eta espazioetan konfort sentsazioa areago-tzen da. Fatxadan egurrezko lamak erabiltzen dira eta hauek eraikin guztia inguratzen dute, materialtasunari etengabeko jarraipena emanez. 

Amaierako emaitza ekida sendo eta goxoa bat da. Gauzak modu jasangarri eta oso txukun batean egin daitezkeela erakusten duen adibide eder bat da, xehetasun denak oso ongi zainduta eta gauzatuak izan direlarik. Egurra oinarri hartuta egurra emateko prest dagoen arkitekto bat.