Arte Ederretako ikasketak egin zituen Oier Iruretagoienak (Errenteria, 1988) baina unibertsitateko lizentziatura amaitu baino lehen eman zion hasiera bere artista ibilbideari. Nerabea zela hasi zen “oso modu aktiboan” lanak sortzen eta erakusten: “Beti izan dut musikarekiko, artearekiko edo horien inguruko beste diziplina batzuekiko interesa eta erakarpena, eta topatu izan ditudan testuinguruek markatu dute diziplina batean edo bestean gutxiago edo gehiago inplikatu izana”. Hala, ibilbide luzea du artistak. Hainbat arte erakusketa eskaintzeaz gain, soinua, testua eta musika esperimentala landu baititu.

Peña Ganchegui Artxiboak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin elkarlanean, Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui saria eman du hirugarrenez. Banaka edo taldeka lan profesionala Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan garatzen duten edota arkitektura titulua bertan eskuratu duten arkitektoei zuzentzen zaie saria. Bi urtean behin ematen da, eta Luis Peña Ganchegui arkitektoarengandik hartu dute izena (Oñati 1926 - Donostia 2009). Izan ere, ustez, hura baita XX. mendearen bigarren erdiko euskal arkitekturaren erreferenterik garrantzizkoena. 

Aurreko hiru edizioetan Ocamica Tudanca (2021), Arce-Berasategui (2019, egun BEAR estudioa) eta Pauzarq (2017) izan dira irabazleak. Arkitekto gazteei bideratuta egon arren, egin dituzten proiektuen kalitatea azpimarratzeko da. Proiektu ausartak eta berritzaileak proposatzen dituzte. Hala ere, aipatu beharra dago finalera iristen direnen maila ere altua dela. Ezin dira ahaztu edizio bakoitzean izan diren finalista eta aipamenak. 2017an Carlos Garmendia, Mugara, eta Ruiz de Gordejuelak aipamen berezia jaso zuten eta Jon Ander Agirre, Arquimaña, ELE arkitektur eta Diego Sologuren finalisten arten izan ziren. Bigarren edizioan, 2019ean, ELE arkitekurak eraman zuen aipamen berezia eta Amaia Arana, Carlos Garmendia, LA-NA Architects eta Mugara estudioko lanak nabarmendu zituzten. 2021ean Jon Ander Agirre, Aitor Etxeberria + Eloi Landia eta Guillermo Avanzinik eraman zuten aipamen berezia. 

Laugarren edizioko epaimahaia María Langarita, Fernando Márquez eta Antonio Ortiz arkitekto espaniarrek osatu dute eta finalista hauek izan dira aukeratuak: Anarte, Amaia Arana, Equi Studio, Gurea, Eloi Landia, Mugara eta Ortega Diago. Horrelako egitasmoen oso zale izan ez arren (zalantzak sortzen dizkit), arkitekto berrientzat beraien lanen aitortza erdigunean ezartzen da eta, aldi berean, bozgorailu paregebaea izan daiteke. Finalisten artean, ba-tzuk aski ezagunak izan arren, beste batzuk “orain” irtetzen dira plazara. 

Orain arteko edizio hauetan aurkeztu direnak belaunaldi berri baten parte dira, oraindik katalogatu gabeak eta aurreko belaunaldiakoekin alderatuz, hasiera zailagoa izan dutenak dira. Batzuk kanpora joan behar izan dira lanean hasteko, besteak kontratu prekarioekin beste batzuentzat lanean ibili ostean beraien bidea hasi dute edota bere bidea hasieratik bakarrik hasi dutenak ere badaude. Hasiberriak izan arren, egin dituzten proiektuek aberastasunetik asko dute. Freskoak. Argiak. Erakargarriak. Atseginak. Berriak. Ausartak. Eraikitzaileak. Finak. Onak. Oso onak. 

Ezaugarri ezberdinetan nabari da hori. Gutxi eraikitzea ezaugarri bat izan arren, proiektu bakoitza bere osotasunean landua izaten da. Hasieratik amaierara xehetasun denak zainduak dira, eskala handia eta txikia txukun kontrolatuz. Planteatzen diren elementuak ondo erabiltzen dira eta beraien artean oreka bat nabari da. Besteak beste, proiektuak egiteko eran eta eskala kontrolagarri batean eraiki-tzeak definitzen dituzte. Helburu eta behar konkretu batzuei eran-tzuteko planteatzen dituzte esku-hartzeak. Horretarako, arkitekturak eta beraien bidez planteatzen diren soluzioak imajinazio ariketa handien ondorio dira. Arkitekturak ez dira soluzio absolutu gisa aurkezten, momentuko beharrei erantzuteaz gain, irekita uzten dituzte etorriko direnei erantzuteko gutxieneko aukera emanez. Proiektu batzuetan, esaterako, ondo bereizten dute zer den funtsezkoa eta zer aldakorra, denboraren faktorea eraikinetan sartuz. 

Ez nituzke euskal arkitektura berriaren ordezkari gisa deskribituko, kendu diezaiegun presio hori eta finalisten proiektuek euskal arkitekturari asko ekarri diotela aitortu diezaiegun. Bide horretan, Ortega Diago estudioak eraman du txapela. Beraien hitzetan, testuinguruari lotutako arkitektura egiten dute, proiektuak ingurune fisikoarekin eta denborarekin duen harreman ona bila-tzen dutelarik. Hori dela eta, beraien helburua da errespetuzko arkitektura egitea. Epaimahiak azpimarratu du irabazleek materialen trataeran duten fintasuna eta zirkulazioetako jariakortasunarekiko duten kezka. Finalisten artean hiruk eraman dute aipamen berezia: Amaia Aranak, Gureak eta Mugara Arkitekturak. Nire zalantzak berretsi dira.