Itziar Atienza Madrilen jaio zen eta Galdakaon hazi. Zuzenbide ikasketak egin zituen eta itzultzaile eta euskara teknikari lanetan aritu zen hainbat urtez. Gogoeta sakon baten ondoren, bere grina eta desioa zenari heltzea erabaki zuen Atienzak eta antzerkia ikasten hasi zen Gasteizen. Ordutik antzerkian zein ikus-entzunezkoetan dabil lanean, etengabe, "hasierako gogo eta ilusioak esperientziez betetzen". Zenbait lan ditu estreinatzeko: 'Los pacientes del doctor García' (Almudena Grandesen eleberrian oinarritutako telesaila, RTVE); 'Montecristo' (Alejandro Dumasen eleberri klasikoa eraberritzen duen telesaila, Alberto Ruiz Rojoren zuzendaritzapean eta laster VIX+ plataforman ikusgai); eta 'Entrevías' telesailaren bigarren denboraldia, laster Netflixen ikusgai. Gainera, ETB1en udaberri aldean estreinatuko den telesail bat grabatzen amaitu berri dute. 'Itsaso' du izen probisionala, Mediapro eta K2000ek ekoiztua, Antonio Díaz Huerta zuzendari eta Jon Plazaola eta Nerea Mazo izango ditu protagonista.

Itziar Atienzaren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Mañana' (Silvia Pérez Cruz), 'Tú que vienes a rondarme' (Maria Arnal y Marcel Bagés), 'Zu Atrapatu Arte' (Verde Prato) eta 'Vinu, Cantares y Amor' (Anari).

Musikari bat: Silvia Pérez Cruz, Hertzainak, Caloncho eta Willis Drummond.

Liburu bat: 'Hamnet' (Maggie O’Farrell), 'Ni de Eva ni de Adan' (Amelie Nothomb) eta 'Nola heldu naiz ni honaino' (Kattalin Miner).

Antzezlan bat: 'Una noche sin luna' (Juan Diego Botto), 'Tarara' (Agurtzane Intxaurraga).

Telesail bat: 'The white lotus', 'Kleo' eta 'Altsasu'.

Film bat: 'As bestas', 'La peor persona del mundo' eta 'Nora'.

Kultur espazio bat: Donostiako Antzoki Zaharra, Dabadaba aretoa (Donostia), Bilboko Arte Ederren museoa eta Madrilgo Sala Riviera.