PLATANOAREN egitura hirukoitza deskubrituduten pertsonei estimu berezia diet. Alegia:platano-xerra bati kosk egin, ahoan sartu etamingainarekin xerraren erdi-erdian kontuzzapalduz gero, hiru zatitan banatuko da. Platanoaklaban eta sardexkaz jaten dituztenek (!) landaremusazeoen kortesia delikatuak mespretxatzen dituzte:fruituak ederki bilduta ematen dizkigute, ondo gordetzeko,erraz irekitzeko eta zikindu gabe jateko ezin moduegokiagoan. Are okerrago: esnob horiek fruituen simetriaezkutuaren berririk ere ez dute.
Pico Tres Mares gailurrean (2.175 m) platano bat jannuen, Brañaviejako zirko kantabriarraren gainean. Mingainkolosal batek tontor hau zapalduko balu lurrarenbarnerantz, erpinetik hiru puska handi bereiziko lirateke:Nansa ibaiaren arroa, Pisuergarena eta Ebrorena.Gailur honetan, asko edan baduzu eta maskuriari ondoeutsi badiozu zorrotada indartsu bat pilatzeko moduanegon arte, esperientzia oso berezi bat bizi dezakezu: hasipixa egiten, pixkanaka jiratu buelta osoa eman arte, etazure likidoak hiru itsasotara bidaltzea lortuko duzugiltzurrun kolpe bakar batez. Mendi hegal batean behera,Nansa ibairantz irristatuko dira (Kantauri itsasorantz),beste batetik Pisuergara (hortik Duerora etaondorioz Atlantikora) eta hirugarrenetik Ebrora (eta,beraz, Mediterraneora).
Mendi honen magalean jaiotzen baita Ebro ibaia, nahizeta Plinio Zaharraren ohar batek, Aragoiko jotek etakomenentzia turistikoak iturburu ofiziala Fontibrenkokatzen duten -erromatarren Fontes Iberis-, bailaranaskoz beherago. Fontibren iturbegi eder bat sortzen da,Pilarko Ama Birjinaren estatuatxoa ondoan duela, etaurmael artifizial bat sortu dute baso txiki baten erdian,bidezidor, jatetxe eta turismo bulegoarekin. Honi EbrorenIturburua deitzen diote: tururu!
Fontibreko Ebro honi laster batzen zaio Hijar ibaia. BainaHijar ibaia urrutiagotik eta goragotik dator, Brañaviejakozirkotik. Hantxe dago benetan Ebro ibaiaren iturria,nahiz eta turistentzat eskura ez egon. Danubio liburuan,Amedeo izeneko sedimentologoak ibai horren benetakoiturria nola bilatzen duen kontatzen du ClaudioMagrisek. Azken ibaiadarrean gora abiatu, putzuz betetakozelai batera iritsi, bertara iristen diren ur jarioenjatorrirantz igo eta baserri bat topatzen du. Baserrikoerreten bati zorrotada bat dario etengabe. Erreten horretara, harraska batetik iristen da ura. Harraska hori etengabebeteta dago, inork itxi ezin duen kanila baten urarekin.Kanila horretara berunezko hodi zahar bat iristenda lurpetik, inork ez daki nondik. “Eta zer gertatukolitzateke kanila hori itxiko balute?”. Magrisek Bratislava,Budapest eta Belgrado lehor irudikatzen ditu, hustutakoibaiaren hondoan objektu zaharrak eta hezurdurahandiak agerian.
J-k eta biok, Magrisek bezala, gure ekintza txiki batekLogroñon, Tuteran, Zaragozan eta Tortosan izan zezakeeneraginari buruz fantasiak izan genituen Brañaviejan.J-k galtzetako kremailera jaitsi zuen…