Síguenos en redes sociales:

"Harro egoteko moduko testuak sortu dituzte gure idazleek"

Xabier Mendiguren Elizegik mende laurdena betedu Elkarreko editore lanetan; testuak onartu,hizkuntza zuzendu edo aholku literarioak ematen.Beste askoren artean, Txillardegi edo MartinUgalderen lanak editatu ditu. Artikulu-egile erebada: Ortzadarren idazten du, hamabostero

EDITOREA batez ere irakurle on bat da,irizpide garbiak izan behar dituena,hizkuntza ondo ezagutzen duena etaliteraturaz ezagutzak eta gustuak dituena”,dio Xabier Mendiguren Elizegik (Beasain,1964). Berak ezaugarri hauek betetzen ditu, 25urteko lanak bermatzen du hori.

1987an, 23 urte besterik ez zituela, Elkar argitaletxeakkonfiantza guztia jarri zuen beregan etaeditore izateko proposamena egin zion. OrdurakoMendigurenek liburu batzuk publikatutazituen, Sei ipuin amodiozko narrazioa esaterakoeta Argia aldizkarian liburu kritikak ere idaztenzituen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen,beraz, hizkuntza ere ederto menperatzen duelaezin da ukatu. Editore izateko eskaintzak “tentatu”zuen garai hartako idazlea, “ordura arte eznuen pentsatu horretara dedikatuko nintzatekeenikbaina eskaini zidatenean pixka batpentsatu eta berehala konturatu nintzen aukerahura gustatzen zitzaidala”.

Hasierako urte horiek “bereziak” izan zirelaaitortu digu beasaindarrak: “mutil gazte bat nintzeneta editatzen nituen lanen idazleak, gehienak,ni baino zaharragoak eta prestigio handiagokoakziren”. Txillardegi edo Martin Ugalderenlanak editatzea tokatu zitzaion, besteak beste.“Denak oso adeitsu izan ziren nirekin, arretazentzuten zituzten nire aholkuak. Oso eskuzabaleta errespetu handiz jokatu zuten eta aintzat hartuninduten editore gisa”. Esker oneko sentitzenda Mendiguren jasotako tratuarekin; “zorte handia”izan duela uste du.

Mende laurden honetan euskal literatura egitekomodua guztiz aldatu da, eta Mendiguren horrenlekuko izan da. Frankismoaren azken urteetanargitaletxeak sortzen hasi ziren eta 80kohamarkadan zehar hauen profesionalizazioa gertatuzen. “Argitaletxeak finkatu ziren eta baitaeditoreak langile bezala ere, liburuak ondo argitaratzekobermegisa norbait behar zen eta”, esandu beasaindarrak. Gainera, urte horietan, “literaturaknolabaiteko autonomia lortu zuen”, hauda, hasieran herrigintzaren menpeko zereginahelburu zuena burujabe izatera pasatu zen.Kalitatearen aldetik aldaketa ugari izan daeuskal liburugintzan, urteek aurrera egin ahala“liburuak txukunagoak” bilakatu dira, “hobetoeditatuta daude, gehiago zaintzen da letra tipoa,azala…”, estetikoki hobetu da eta testuen kalitateakere gora egin du, bere iritziz.

Aniztasuna ere aipatu du Mendigurenek. “Estilogehiagotako liburuak idazten dira gaur; hauona da alde batetik, gure kultura aberatsagoaegiten duelako, eta, bestetik, irakurle bakoitzakbere gustuko gauzak topatzeko aukera handituegiten duelako”.

“25 urte hauetan, eztabaida moduan, ezagutuizan dut euskal liburuak errazegiak edo zailegiakdirela pentsatzen duen jendea. Ziurrenikbiek dute arrazoia, bakoitzak liburu erraz gehiagoedo liburu zail gehiago nahi ditu. Nik ustesoluzio bakarra ugaritasuna handitzea dela”.Hala ere, azpimarratu du ez dela erraza, eskaintzakgora egin duen arren publikoa ez baitagehiegi handitu. Gainera, “guztira saltzen denliburu kopurua pixka bat hasi da baina bestetikgutxitu egin da titulu bakoitzetik saltzenden ale kopurua”. Honek zailtasun bat dakar:argitaletxeek egin behar duten ahalegin ekonomikoa,lana handitu egin baita irabaziak jaistendiren bitartean.

Teknologiak ere zeharo aldatu du panorama.“Sartu nintzenean idazleak idazmakina erabiltzenzuen bere testua idazteko; gero, argitaletxean,beste idazmakina berezi batean lanaberriz kopiatzen zen inprentara bidali ahal izateko.Informatikak gauzak erraztu ditu, teknologikokigaur egun edizio lana egitea errazagoa da”.Emakume idazleen presentzia ere nabarmenareagotu da Mendiguren editore lanetan dabilenetik,“hasieran salbuespena ziren, oso gutxi”.Gaur egun, berriz, adin batetik beherako idazleberrietan emakumeak gizonak adina edo gehiagodira. Hala ere, edizio osoaren kopuruari begiratutaoraindik, gizonezko idazleak nagusi direlaaitortzen du.

Idazleen profesionalizazioaz ere mintzatu da editorea.“Oro har, lehen idazleen artean ez zegoenprofesionalizatu nahi zuenik”. Gaur, aldiz, badirabatzuk idaztea ogibide bihurtu dutenak,“nahiz eta asko kostata bizi diren”.

PRIBILEGIATUA Xabier Mendigurenek bizitzaerdia baino gehiago eman du editore gisa, esperientziaeta pasarte asko bizi izan ditu, bere lanagustuko du -“disfrutatu egiten dut, pribilegiohandi bat da eta honetan jarraitu nahiko nuke”-,eta idazle asko ezagutu du, batzuekin lagun izateraere iritsi dela.

Kezka bakarra azaldu du editoreak: “Euskaltasuna,euskara eta euskal kultura arriskuan ezagutuditut beti, apalduta eta gutxietsita”. Uste duetorkizunean ere ez duela euskararen egoera guztizosasuntsu bat ikusiko, eta hurrengo urteetanere menpekotasunezko egoera batean jarraitukoduela dio. “Literaturak ezin du berak bakarrikegoera hori konpondu, baina bada euskal kulturgintzaosoaren eskutik doan tresna bat, bai euskarazkoirakaskuntzarekin, euskal komunikabideekineta bai euskal sormenarekin oro har. Nikuste dut gauza onak eskaini dizkigula euskal kulturari.Harro egotekomoduko testuak sortudituztegure idazleek. Etorkizunean espero dut jendeakliburuak irakurtzen jarraitzea”.